Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Marealtak badu bere garagardoa

Antxotarrek beren garagardo artisaua izango dute aurrerantzean: Antxobeer. Pasa den igandean aurkeztu zuten Garagardo Artisauaren III. Mostran.

Ikerne Zarate Gartziarena
Pasaia
2018/04/20
Antxotarrak, garagardo azokaren irekieran

Antxoberfest jaialdiko aurreko urte bateko irudia.

Karamelu kolorekoa, mingotsa eta leuna aldi berean, eta edateko erraza. Halakoa da Antxobeer, Marealtako garagardoa. Joan den igandean aurkeztu zuten Antxoberfesteko antolatzaileek Pasai Antxon egin zuten Garagardo Artisauaren III. Mostran. Pasai Antxok, beraz, badu bere garagardo artisaua. Aurkeztu zuten egunean harrera paregabea izan zuen pale ale garagardoak, bertara eramandako 120 botilak agortu zirelako. Antxoberfesteko antolatzaileetakoa da Marcos Novo. Garagardoa sortu izana aurrera urratsa dela dio: «Pasai Antxok bere garagardo artisaua izango du aurrerantzean, kalitatezkoa, denok edateko modukoa, eta Antxoberfesten ikur izango dena». Antxobeer garagardoak istorio «berezia» duela atzean aitortu du. Garagardo artisauaren ikastaroa antolatu zuten duela zazpi urte La Armonia elkartean: «Bederatzi kuadrillek eman zuten izena parte hartzeko. Horien artean Joseba Oliva antxotarra aritu zen kuadrillarekin, ikastaro osoa egin zuen, eta hura amaituta garagardoa egiten jarraitu zuen bere etxean, garajean zehazki». Lau urte geroago antolatu zuten lehenengoz Garagardo Artisauaren Mostra. Olivari bere garagardoarekin aurkezteko eskatu zioten Antxoberfesten antolatzaileek: «Ez zuen etiketarik, etxean egindakoa zen. Harrituta gelditu ginen oso ona zelako, eta kritika oso onak jaso zituelako». Olivarekin hitz egitea erabaki zuten Antxoberfestekoek eta proposamena egin zioten «ez soilik garagardo festibalean parte hartzeko, baizik eta gure garagardoa egiteko». Olivaren formula Barañaingo garagardo artisaua ekoizten duen Brew&Roll enpresarekin harremanetan jarri ziren, «batzuetan kolaborazioak egiten ditu», eta Olivak etxean ekoizten zuen garagardoaren formula pasatu zioten nafarrei, «baiezkoa eman ziguten, garagardoa egiterik izango zela esan ziguten, eta gainera garagardo oso ona izango zela. Olivaren errezetarekin eta Brew&Rollen laguntzarekin Antxobeer jaio da, Marealtako garagardoa, Antxoberfesteko ikur izango den garagardoa». Joan den igandean aurkeztuta, maiatzaren lehen asteburuan izango da berriz ere, garagardo berria dastatzeko aukera. Maiatzaren  5 eta 6an salgai izango dute eta banaka, edota seiko kutxetan  eskainiko dute, 2,50 euroan eta 13 euroan, hurrenez hurren. Egun horietarako 800 botila aterako dituzte salmentara Antxon bertan. Hurrengo hitzordua, berriz, Antxoberfesten izango du barrutiko garagardo artisauak, eta ordurako, sei kupela egingo dituzte. Maiatzaren 10etik 13ra bitartean egingo dute Antxoberfesten zazpigarren ekitaldia. Orain arte garagardo feriak izan duen erantzunarekin izugarri pozik daudela esan du Novok, «gure jaia da, guk egina eta guretzat, antxotarrentzat. Biltzen dugun diru guztia herrian bertan gelditzen da, eta iaz, adibidez, San Fermin eta San Fermin Txiki jaietako danborradentzako danborrak eta kupelak erosteko baliatu genuen, baita herri bazkariak merkeago antolatu ahal izateko ere. Gurea da festa hori eta hala sentitzen dugu». Antxokoa ez da  beste garagardo azoken antzerakoa, Novoren esanetan, «gure azokan garagardoen kalitatea oso handia da. Beste azoketan normalean banatzaile bati eskatzen diote 10 edo 12 iturri jartzeko. Antxoberfesten eskaintzen ditugun garagardo guztiek hautaketa prozesu bat pasatzen dute, gure laguntzaile da Zapiain, eta haiekin aukeratzen ditugu ahalik eta garagardorik onenak». Garagardo bereziak Hortaz, beste azoketan ohiko ez diren garagardoak aurki daitezke Antxoko garagardo festan, «Alemaniako Weihenstephaner, Belgikako Gulden Draak eta Westmalle garagardoak barrilean aurkitzea ezinezkoa da beste azoketan, eta gurean izaten dira». Joan den urtean lehenengoz, Belgikako Hopus Premier garagardoa eskaini zuten kupelean. Garagardo artisauaren egoeraren gaineko irakurketa egitera ausartu da Novo, «artisau garagardoen artean maila oso ona da, altua, eta hori pozgarria da benetan». Aurreko asteburuan antolatutako mostran hori nabarmen gelditu zela zehaztu du: «Lan ederra egiten ari dira, oso onak dira hemengo garagardoak, eta artisau garagardo guztiak orokorrean». Hiru ekoizle nafar, hiru bizkaitar, bi gipuzkoar eta arabar batek hartu zuten parte erakustaldian. Adituek osatutako epaimahaiak Bilboko Drunken Brosen ekoizlearen Bowie garagardoari eman zion lehen saria, «garagardo beltza da, kafe eta txokolate zaporearekin». Publikoaren saria, berriz, Oreretako Mattinada artisau garagardoarentzat izan zen, «finagoa da azken hori». Erromantikoak direla aitortu du Novok, eta Antxoberfesten marka izango den garagardoa sortzea aurrera pausua ematea izan dela dio, «garagardoaren kultura zabaltzea da gure helburua». Hala egiten ari diren zalantzarik ez da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.