Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Altzariak jasotzeko zerbitzu berria abiatuko du udalak

Zerbitzu berriarekin 943 34 13 45 telefono zenbakira deitu eta altzariak bildu behar dituzten langileekin hitzartuko dute bilketa lekua eta ordua.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/04/24

Bernar Lemos eta Jose Cruz Legorburuk eman dituzte sistema berriaren gaineko xehetasunak.

Altzariak jasotzeko zerbitzu berria martxan jarriko du udalak maiatzaren 2tik (asteazkena) aurrera, eta horrenbestez, bertan behera geldituko da orain arte martxan zegoena. Zabor bilketa puntura egun eta ordu jakin batzuetan atera behar zituzten altzariak orain arte bizilagunek; orain, ordea, zerbitzu berriarekin 943 34 13 45 telefono zenbakira deitu eta altzariak bildu behar dituzten langileekin hitzartuko dute bilketa lekua eta ordua. Telefono bidezko zerbitzua izango da, beraz. Deiak goizez jasoko ditu zerbitzuak 08:00etatik 15:00etara, eta arratsaldez, berriz, erantzungailuan mezua uzteko aukera izango dute bizilagunek. Bilketa, gainera, eskatzailearen ataritik ahalik eta hurbilen egingo dute udal langileek, hori egitea posible den kasuetan. Horrela ezin denean, berriz, eskatzaileak eta zerbitzuko langileek adostutako puntuan jasoko dute. Bernar Lemos Hirigintza zinegotziak eta Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotziak eman dituzte zerbitzu berriaren xehetasunak. Altzariak goizez eta arratsaldez ezarritako ordutegiaren arabera jasoko dituztela azaldu du Lemosek, baina eskaeraren arabera doitzen joango direla ordutegi hori behar izanez gero, “bizilagunek eskatzen dutenaren arabera moldaketak egitea izango da ordutegi horretan, zerbitzua ahalik eta eraginkorrena egin eta bizilagunen beharretara moldatzeko” . Orain arteko sistema maiatzaren 2tik aurrera bertan behera geldituko dela nabarmendu dute, bestalde, eta sistema berria kudeaketa orokorraren barruan kokatu dute: “Hau ez da bat-batean sortutako zerbait, prozesu luze baten emaitza baizik”. Altzari bilketa sistema berriak ikuspegi ekologikoa hobetuko duela azaldu du Hirigintza zinegotziak, eta udala horren inguruan lanketa sakona egiten ari dela erantsi du, “egindako lana emaitzek bermatzen dute”. Hiriko paisaiari ere “on” egingo diola sistemak argi du Lemosek. Zerbitzu berria azaltzeko eta herritar guztiengana heltzeko kanpaina abiatu du udalak gaur bertan. Horren barruan, postontzi guztietan eskuorria banatuko dute, eta atarietan kartela jarriko dute zerbitzuaren berri emanez. Telefono zenbakia eta  zerbitzuaren bidez jasoko direnak biltzen dituen imana ere banatuko dute, bestalde. Bideoa ere zabalduko du udalak bere sareetan, sistema berriaren gaineko informazioa zabaltzeko. Zerbitzuaren bidez jasoko diren altzariak Sistema berriak zehaztuta ditu jasoko dituen altzariak. Zerbitzuko langileek, altzariak (mahaiak, armairuak, sofak…); koltxoiak eta somierrak; lerro zuriko etxetresna elektrikoak: hozkailuak, arropa garbigailuak, mikrouhin labeak…; eta lerro gris eta marroiko etxe tresna elektrikoak: telebistak, ordenagailuak, dVd irakurgailuak… bilduko dituzte. Ez dituzte jasoko, ordea, pneumatiko zaharrak, pintura poteak, obra hondakinak, olioa, pilak, bateriak eta abar. Hala ere, erabiltzaileek zerbitzuaren 943 34 13 45 telefono zenbakian aurkituko dute zalantzen erantzuna.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.