Tomatearen gaineko tailerra eskainiko dute, Baratza Parkean, 18:00etatik 19:30era.
Baratza Parkeen Sarean ibiltzen da Furgobaratza, aholkularitza eskaintzen eta hazi ekologikoak banatzen.
Udaberrian landatu behar dira tomateak, eta horregatik Furgobaratzak tomatearen gaineko tailerra eskainiko du bihar Lezoko Baratza Parkera aurten egingo duen lehen bisitan. 18:00etan hasiko da tailerra eta ordu eta erdiko iraupena izango du.
Horrez gain, zalantzak argitu eta aholkularitza eskainiko diete baratzetako erabiltzaileei, zein bertara hurbiltzen direnei, eta bide batez Baratza Parkea gainbegiratuko dute, egoera onean dela bermatzeko.
Landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erostea egongo da, baita bestelako hainbat zerbitzu kontratatzeko aukera ere.