Kontu ezaguna da Lafayette Pasaiako portutik abiatu zela Amerikako Independentzia Gerrara, baina akaso ez dira hain ezagunak garai hartako Pasaiari buruzkoak, eta gai hori hartuko du hizpide, hain zuzen, Xabier Alberdi Lonbide historialariak ostegunerako antolatu duten hitzaldian. Donibanen izango da solasaldia, 19:00etan, Juanba Berasategi kultur aretoan.
Untzi Museoak antolatu du hitzaldia, Donostiako kaian ikusgai duten
Zoriontasunaren bilaketa. Euskal ekarpena AEBko Independentziari erakusketaren osagarri. Erakusketan Lafayettek matxinatu amerikarren alde borrokatzera Ipar Amerikara egindako bidaiak aipatzen dira.
Hitzaldirako sarrera doako da tokia bete artean.
‘La Victorie’ eta ‘Hermione’
AEBera egin zuen lehen bidaia
La Victorie ontzian egin zuen Lafayettek, Pasaiatik abiatuta. Bidaia hura gogora ekartzeko azken bi urtetan belaontzien estropada bat antolatu dute Pasaian, eta aurten errepikatuko dute esperientzia. Ostegunean aurkeztuko dute, Untzi Museoan bertan. Iragarri dutenez, estropadaren hirugarren aldia Pasaiako Itsas Festibalarekin bat egingo du, eta ez ausaz.
Maiatzaren 19an Lafayettek bigarren bidaian erabili zuen
L’Hermione ontziaren erreplika Pasaian izango da, eta egun horretan irtengo da belaontzien estropada Pasaiatik.