Mikel Olano adituarekin ibilaldia egingo dute; Arditurri ingurutik mugituko dira, ibilaldia arin batean
Arditurri inguruan ibiliko dira.
Datorren larunbatean, hilak 28, txango berezia egingo dute Arditurri inguruan. Azken aldian txioak Twittergatik ezagunagoak baldin badira ere, txorien kantuak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da, 10:00etatik aurrera.
Mikel Olano adituarekin egingo dute ibilaldia. Erraza izango da, zailtasunik gabekoa, eta adin guztietako pertsonek har dezakete parte bertan. Aldez aurretik eman beharko da izena, telefono zenbaki hauetara deituta: 943 49 50 69 edo 688 895 068. Prezioa bost eurokoa izango da.