Zaintzaren arkitekturaz mintzatuko da Irati Mogollon
Zaintza arkitektura: zahartzaroa, zaintza eta etxebizitza jomugan hitzaldia emango du ostegunean (hilak 26) Irati Mogollon ikerlari lezoarrak.
Zaintza arkitektura: zahartzaroa, zaintza eta etxebizitza jomugan hitzaldia emango du ostegunean (hilak 26) Irati Mogollon ikerlari lezoarrak. Zaintzaren arkitekturak pertsonen autonomia errazten du, haiek mugitu ahal izatea ahalbidetzen du, aurkitzea, beren beharrak asetzea, lortu ahal izateko hamaika traba gainditu behar izan gabe. Horretaz mintzatuko da Mogollon luze, udal pleno aretoan 18:30ean hasiko den hitzaldian.
Hitzaldiaren atzean, Emakumeen Etxea dago. Fisikoki ez dago oraindik etxe hori, baina hura eraikitzeko prozesuan aritu den batzarrak ekintzak antolatzea erabaki zuen, eta honakoa, horren adibide da.