Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Galeria] Belaunaldi berriei bidea zabalduko die Sagardo Egunak

Atzo bertan jakinarazi zuen erreferente bihurtu den jaia antolatzeko batzordean orain arte aritu den lan taldeak, antolakuntza utziko duela, eta belaunaldi berriei pasako die lekukoa.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/04/25

Aurkezpena Arramendi magalean atzo.

Arramendin aurkeztu zuten atzo arratsaldean Sagardo Egunaren 30. aldia. Larunbatean egingo dute egun osoko sagardoaren festa handia, eta 39 sagardotegik hartuko dute parte. Goiz partean, Gorena markaren sagardoa dastatzeko aukera izango da, eta arratsaldean, berriz, Gipuzkoako sagardo Egileen Elkarteeko sagardotegiek eskainiko dute sagardoa: Aburuza, Araeta, Astarbe, Iparragirre, Bereziartua, Lizeaga, Petritegi eta Oiarbidek, zehazki. Betiko agertokian aurkeztu zuten Sagardo Eguna, zapiak lepoan orain arte bezala, baina berritasunik bada. Atzo bertan jakinarazi zuen erreferente bihurtu den jaia antolatzeko batzordean orain arte aritu den lan taldeak, antolakuntza utziko duela. Agur esango dute, eta 30. ekitaldia borobila eta egokia iruditu zaie horretarako, eta belaunaldi berriei lekukoa pasatzeko. Zirraraz deskribatu dute Sagardo Eguna 30 urte hauetan jai handia posible egin dutenek, “eguerditik lehertzen den egun zoragarria da, jendea gustura ikusten da elkarrekin berriketan, sagardoa eta pintxoak dastatzen”. Atzera begira ere jarri dira, sustraietarako bidaia ezinbestekoa baita etorkizunari begiratzeko, eta gogora ekarri dute hasierako “festa txiki hura, boluntario eskuzabalen lanari esker egi bihurtu dena urtez urte”. Herriak herriari eskainitako festa, horrela definitu dute antolatzaileek Sagardo Eguna, “sagardoaren bueltan handitzen eta sendotzen joan den festa, beti ere elkartasunaren izpiritu berberarekin”. Jendea, hori omen da gakoa, baita Sagardo Egunaren alderik inportanteena, “pertsona talderik gabe, ez baitago ezer antolatzerik, eta helburuak hutsaldu egiten baitira”. Sagardo egunaren meritua taldearena dela beraz, argi dute, elkarte, kuadrilla, komertzio, sagardo egile, musika eta dantza talde eta bakarkako boluntarioena, “hor dago Sagardo Egunaren gakoa”. Ziklo bat amaituta, belaunaldi berri bati lekukoa emateko garai dela diote, “lan batzorde sendoa, berritzailea, eta gogotsu bat behar du Sagardo Egunak. Hala bedi”. Hiru hamarkada luze eta emankorretan Sagardo Egunaren antolaketaren bueltan aritutako guztiei esker ona azaldu diete, “ahaztezina izango baita guretzat Oreretako Sagardo Eguna barrutik bizitzea zer den”. Ez daudenak omentzeko sagarrondo bana Antolatzaileek larunbateako festaren gaineko xehetasunak aletu zituzten Goizeko saioari 12:00etan ekingo diote Foru plazan. Goizean Gorena markaren sagardoa eskainiko dute postuetan. Arratsaldean, 18:00etan Zumardia hartuko du sagardoaren festa handia. 18:00etatik aurrera, txalapartari, irrintzilari eta giro apartarekin, Aburuza, Araeta, Astarbe, Iparragirre, Bereziartua, Lizeaga, Petritegi eta Oiarbide sagardotegietako zukuak dastatzeko aukera izango da. Atzoko agerraldian, Sagardo Eguna posible egin eta aurten zendu diren hiru lagun omendu zituzten. Lore sorta jaso zuten Joxe Angel Parada, Paco Sanz eta Paki Perezen senideek, hiruren omenez sagarrondo gazte bana aldatu zuten Arramendiko magalean dagoen herri sagastian, eta bertsolariak ere eskaini zien saioa. Iparragirre sagardotegiko hil berri den Antoniori ere egin zioten aipamena. Haren senideek ere lore sorta jaso, eta sagarrondo gaztea landatu zuten. Sagardo Egunaren laguntzaileak ere omendu dituzte aurten. Lasarteko Otegi Sagardotegia eta Oarsoak-Birlagun izan dira omenduak eta Antton Mendizabalen eskultura eta lore sorta bana jaso zuten. Txalaparta doinuek zabaldu zuten agerraldia aurreskuak itxi zuen, txalo artean.
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
Sagardo Egunaren 30 aldiaren aurkezpena
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.