Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

500 dantzari plazara

Euskal Herritik heldutako zortzi talde eta 500 dantzarik hartuko dute plaza maiatzaren 1ean egingo duten Dantzari Txiki Egunean.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/04/26
Dantzari Txiki Eguna. Argazkia: Carrera.

Dantzari Txiki Eguna. Argazkia: Carrera.

Dantzari Txiki eguna egingo dute maiatzaren 1ean, asteartea, Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, Errenteria Musikal eta udalaren laguntzarekin. Euskal Herritik heldutako zortzi talde eta 500 dantzarik hartuko dute plaza; talderik jendetsuena, Errenteria Musikal izango da, azken horretako 250 dantzarik hartuko baitute parte. Iruñeako Amaiur, Beasaingo Aurtzaka, Lasarte Oriako Erketz, Urretxuko Lurra, Lezoko Murixka, Hernaniko Ttarla eta Tolosako Udaberri taldeetako dantzari txikiak izango dira Errenteria-Orereta girotzen. Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria) hasiko da jaia, bertan bilduko baitira dantzari guztiak 11:00etan, eta hamaiketakoa jan ondoren, herriko kaleetan zehar ibiliko dira dantzari. Ibilbidean zehar, gainera, hainbat geldialdi egingo dituztela jakinarazi dute antolatzaileek: Foru plazan, Xabier Olaskoaga plazan, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian, eta Herriko plazan, azkenik. Zumardian amaituko dute desfilea 13.30ean, eta bertan talde guztiek elkarrekin emanaldia eskainiko dute goizeko saioa amaitzeko. Bazkalostean, berriz, dantzaldia izango da trikitilariekin hasi eta Modestorekin amaitzeko, 16:15etik aurrera. Eguraldiak laguntzen ez badu, Galtzarabordako kiroldegian egingo dute Dantzari Txiki Eguna, Koldo Mitxelena plazako goizeko hitzordua mantenduta. Bazkariak herriko elkarteetan Bertaratuko diren 500 dantzariek herriko elkarteetan bazkalduko dutela nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek, eta eskerrak eman dizkiete urtero ematen duten laguntzagatik. Bukagaitz, Txepetxa, Amulleta, Gure Toki, Gau Txori, Niessen, Ondarra, Txintxarri eta Alkartasunan bazkalduko dute dantzariek. Errenteria-Oreretak Dantzari Txiki egunaren harira Euskal Herriko beste herrietako dantzariak hartzen dituen moduan, Ereintza Dantza Taldeak antolatutako irteeretan parte hartzen ari direla Errenteria Musikaleko dantza ikasleak zehaztu dute antolatzaileek, eta dagoeneko, Tolosa, Iruñea, Oiartzun, eta Hernaniko Dantzari txiki egunetan izan dira. Datozen egunetan berriz, Lezo, Beasain eta Lasarte Oriakoetan izango dira.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.