Autodefentsarako deia egin du Oreretako Asanblada Feministak "justizia ezaren aurrean", eta elkarretaratzea antolatu du gaur 19:30ean Oreretako epaitegiaren aurrean
Elkarretaratzea gaur auzitegi aurrean epaia eman aurretik. Argazkia: EUSKALERRIA IRRATIA
Autodefentsarako deia egin du Oreretako Asanblada Feministak “justizia ezaren aurrean”, eta elkarretaratzea antolatu du gaur 19:30ean Oreretako epaitegiaren aurrean (Xenpelar, 4). Iruñean 2016ko sanferminetan emakume bati taldean egindako erasoaren
epaia jakinarazi du gaur Nafarroako Auzitegiak. Erasotzaileei bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri die, sexu abusua leporatuta.
Iruñean gertatutakoa ez zela sexu abusua izan “bortxaketa” baizik, salatu du Oreretako asanblada Feministak eta kalera deitu du “justizia patriarkal matxistaren aurka”: “Justiziarik ez badugu, emakumeok autodefentsaz lehen lerrora”. Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.