GOT Grupo Oarso Taldeak bat egin du Maiatzaren Lehenean ESK, STEILAS, CGT, CO. BAS, eta CNT sindikatuek deitu duten martxarekin.
Aurretik egindako martxa bat.
GOT Grupo Oarso Taldeak bat egin du Maiatzaren Lehenean ESK, STEILAS, CGT, CO. BAS, eta CNT sindikatuek deitu duten martxarekin. Oreretatik abiatuko da 10:00etan eta Donostiako Bulebarrean amaituko da. GOTek nabarmendu du sindikatu horiek deitu badute ere, martxa ez dela itxia, beren eskaerekin bat egiten duen orok har dezakela parte eta horretara animatu ditu herritarrak.
Martxaren bidez, duintasuna, lanean, pentsioetan eta berdintasunean eskatuko dute.