Elikadura eta kirolaren gaineko hitzaldia, Urdabururen eskutik
Urdaburu mendizale elkarteak antolatuta Elikadura eta kirola hitzaldia emango du Jorge Garcia Dihinx sendagile eta pediatrak. Niessen Kultur Aretoan izango da hitzaldia, maitzaren 3an (osteguna) 19:00etan, eta sarrerak 3 euro balio ditu. Azken horiek, Niessen kulturguneko leihatilan eros daitezke astelehenetik ostiralera 1:00etatik 13:00etara eta astearte eta ostegunetan 17:00etatik 20:00etara. Hitzaldiaren egunean, hura hasi baino ordubete lehenago ere jarriko dituzte salgai.