Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Errenterialan programan izena emateko tokiak gelditzen dira

Errenterialan programan 16 eta 30 urte arteko gazteek har dezakete parte. Astelehenean amaituko da izena emateko epea.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/04/27

Errenterialan programa hilabete hasieran aurkeztu zuten.

Astelehenean amaituko da Errenterialan programan izena emateko epea, eta oraindik tokiak gelditzen direla jakinarazi du udalak. 50 gazte lan munduan txertatzea helburu duen programa da Errenterialan eta Errenteriako Udalak jarri du martxan, Don Bosco Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua eta Oarsoaldea Garapen Agentziarekin batera. Europako Gizarte Funtsak gazteen enplegua sustatzeko ematen dituen laguntzen barruan, enplegu eta prestakuntza programa integral bat garatu du udalak, Gazteen Plan Estrategikoan agertutako eskaera bati erantzuteaz gain, langabezia tasa altuenetarikoa duen pertsona kolektibo bati, gazteei hain zuzen ere, eskaintzeko. Lau ildo nagusi ditu programak: prestakuntza espezifikoa eskainiko zaie parte hartzen duten gazteei, eta horren harira, hiru ziurtagiri profesional eskainiko dituzte: Ekipo elektronikoen zainketa (680 ordu), Kudeaketa-aplikazioetako egiturazko lengoaien programazioa (700 ordu), eta Elektrodo estalizko eta Tig bidezko soldadura (680 ordu);  formaziora bertaratzeagatik diru laguntzak aurreikusi dituzte, eta eguneko 9 euro ordainduko dizkiete ikasleei, baita enpresetan praktikak egin bitartean; zeharkako prestakuntza emango dute, gaitasun digitala, autoestimua, lan taldean aritzeko gaitasuna eta ingelesa areagotzeko, besteak beste; Tutorizazioa eta orientazioa izango dute parte hartzaileek. Izena eman dezakete 16 eta 30 urte arteko gazteek, eta inguruko herrietako gazteek izena ematea badute ere, lehentasuna izango dute Errenterian erroldatuta daudenek. Langabezian izan behar dute eta Lanbiden izena emanda behar dute,eta gutxienez Derrigorrezko  Bigarren Hezkuntza titulua izan behar dute. Maiatzetik abendura bitartean egingo dute programa eta izena emateko epea astelehenean (hilak 30) amaituko da. Interesdunek, posta elektronikora mezua bidali edo 943 51 02 00 telefono zenbakira deitu behar dute. Oarsoaldea Garapen Agentziak Errenterian duen bulegora ere joan daitezke astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara. Hilaren 30ean amaituko da izena emateko epea. Enplegu eta formazio plana aurrera ateratzeko 40 gaztek eman beharko dute izena gutxienez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.