Hamarnaka eta hamarnaka lagunek egin zuten bat atzo arratsalderako Oreretako Asanblada Feministak deitutako elkarretaratzearekin.

Epaia kalean salatu zuten Errenteria-Oreretan ere hamarnaka eta hamarnaka lagunek. Argazkia: Kolpe Morea
Hamarnaka eta hamarnaka lagunek egin zuten bat atzo arratsalderako Oreretako Asanblada Feministak deitutako elkarretaratzearekin. Epaitegi aurrean bildu ziren eta Iruñekoa bortxaketa izan zela eta ez abusua salatu zuten.
Nafarroako Auzitegiak emandako epaiarekin haserre, amorruz beteta irten ziren kalera Errenteria-Oreretan ere, eta emakumeek lehen lerroan izan behar dutela ” sistema patriarkal zikin hau errotik irauli arte” aldarrikatu zuten.
Manada gu gara, Nik sinisten dizut goiburua zuen pankartaren atzean beldurra lekuz aldatzera deitu zuen berriz ere mugimendu feministak.