Musika plazak hartuko du Eresbilek antolatu duen omenaldia 18:30ean hasita, eta Udal Txistularien Bandak, Andra Mari Abesbatzak eta hainbat erakundeetako ordezkariek hartuko dute parte.
Jose Luis Ansorena omenduko dute asteazkenean.
Jose Luis Ansorena Miranda omenduko dute datorren asteazkenean (maiatzak 2). Musika plazak hartuko du Eresbilek antolatu duen omenaldia 18:30ean hasita, eta Udal Txistularien Bandak, Andra Mari Abesbatzak eta hainbat erakundeetako ordezkariek hartuko dute parte.
Omenaldi horretan gainera, Musika Plazari izan berria jarriko diote, datorren asteazkenetik aurrera Jose Luis Ansorena Musika Plaza izango da. Bere urtebetetze egunean jasoko du omenaldia Ansorenak, maiatzaren 2an, 90 urte beteko ditu errenteriarrak. Ansorena, Andra Mari Abesbatza, Musikaste eta Eresbilen sortzailea izan da, euskal musikagileei gaineko ikerketa ugari egiteaz gain, artikulu, liburu edo katalogo asko idatzi ditu. Musika erlijioso eta koru musikaren sortzailea da.
Errenteriara iritsi ondoren, Andra Mari Abesbatza eta Parrokiako Gaztedia sortu zituen 1966an. Garai berean Karnaba Zortzikotearen zuzendaria izan zen. 1967an Orereta haur korua sortu zuen; 1972an Alai emakumezkoen zortzikotea, eta 1976an Oinarri gazte korua.