Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

PSE-EEk estrategikoak diren proiektuei uko egin izana "ulertezina" dela dio Irabaziz-ek

Soberakinetik hainbat proiektu aurrera eramateko aurrekontuaren aldaketa egitea aztertu zuen plenoak astearteko saioan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/04/27

Aurreko pleno baten irudia.

PSE-EEren jarrera “ulertezina” zaiola esan du Errenteria Irabaizek. Pasa den asteartean egindako osoko bilkuran EH Bilduk eta Errenteria Irabazizek osatutako gobernu taldeak aurrekontuaren aldaketa proposatu zuen, proiektu berriak egin ahal izateko. Horretarako 1.285.820 euroko diru zatia gehitzea eskatzen zuen proposamenak: “Erabaki garrantzitsua zen, egungo korporazioa egiten ari den kudeaketa egokiaren ondorio”. Proposamenak aurrera egin zuen Irabaziz eta EH Bilduren aldeko botoekin, EAJren abstentzioarekin eta PSE-EEren kontrako botoarekin. Alderdi sozialistaren kontrako botoa “ulertezina” zaiola esan du Irabazizek, “ez zuen inongo momentuan bozkaren gaineko azalpenik eman. Ez zuten ezertxo ere esan. Are gehiago, hilaren 18an egin zen antolakuntza batzordean abstentzioaren alde egin zuen, eta sei egun beranduago kontra bozkatu dute. Ez dugu ulertzen zer gertatu den sei egunetan bozka aldatzeko”. Irabazizek ez ulertzea ez zaiola axolako gaineratu dute, “baina errenteriarrek azalpen bat merezi dutela uste dugu. Gure herriko jende gazteak merezi du Errenterialan programan 23.630 euro gehiago inbertituko direlako, Beraungo kultura etxean 85.000 euro, Pontikan aparkaleku proiektua idazteko 200.000 euro. Bizilagun horiek guztiek merezi dute jakitea zergatik PSE-EEk egin duen inbertsio horien kontra plenoan”. Horiekin batera, Fanderiako Errotan interpretazio zentroan egingo den inbertsioa, Emakumearen Etxea , edota Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietan egingo diren hobekuntza lanak aipatu ditu Irabazizek. “Errenteriarrek jakin behar dute, horiei guztiei ezetza eman diela PSE-EEk. Ulertezina”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.