Udal langileek, ikastolak, eta zahar etxeko langile eta erabiltzaileek elkarretaratzeak egin dituzte gaur eguerdian.

Epaia salatu dute udal langileek, alkatea buru.
Nafarroako Auzitegiak Iruñeko taldeko sexu erasoaren gainean emandako epaia salatzeko deialdiek ez dute etenik Pasaian.
Atzo hiru elkarretaratze egin ziren, eta gaur beste hainbeste egin dira.
Udal langileak Donibaneko udaletxearen atarian elkartu dira,
Nik sinisten dizut aldarriak eskuan. Isilik egin dute protesta, Izaskun Gomez alkatea buru, eta elkarretaratzea bukatzear zela bi oihu: “Ez da abusua, bortxaketa da” eta “Justizia, matxista da”. Txalo artean eman dute bukatutzat elkarretaratzea.

San Pedron, zaharren etxearen atarian.

Lizeoan ere irten dira kalera irakasle ikasle eta langileak.
Baina Donibanekoa ez da gaur eguerdiko elkarretaratze bakarra izan. San Pedron, zahar etxearen atarian bildu dira bertako langile eta erabiltzaileak, eta Pasaia-Lezo Lizeoan, ikastetxearen atarian, ikastolako irakasle, ikasle eta langileak.