Alain Isasa senseiak zilarrezko domina lortu du
Budapesten jokatu dituzten Kenpo Kaiko Munduko Txapelketan bigarren geratu da, kobudo diziplinan
Alain Isasa sensei oiartzuarrak zilarrezko domina lortu du Kenpoko Munduko Txapelketan. Budapesten jokatu zuten, apirilaren 26tik 28ra, eta kobudo diziplinan nagusitu zen Kenpo Kai Honbu elkarteko kirolaria. Hungariatik etorri eta berehala, Oiartzun Irratiak elkarrizketatu du.