Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Barruti bakoitzean 300 lagun eta seina autobus

1200 lagun saretu nahi ditu Pasaiako GEDek ekainaren 10eko giza katerako.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/05/03
ged antxo

Antxorako helburuen aurkezpena, kultur etxean.

Gure Esku Dago-k datorren ekainaren 10ean osatu nahi duen giza katean Pasaiak bi kilometro osatu behar ditu, eta horretarako, gutxienez, 1.200 lagun saretu. Helburua lortu nahian lau barrutietan hasiak dira lanean, eta datozen egunetarako hainbat deialdi luzatu dituzte, barruti bakoitzak bete nahi dituen sei autobusak osatzea  helburu. Trintxerpen, esaterako, bihar eta etzi kalera atera eta parte hartzeko prest dauden lagunen izen-abizenak jasoko dituzte. Bihar Serafin Esnaola plazan izango dira, arratsaldez, eta etzi, berriz, eguerdian, azoka inguruan. Datorren astebururako beste bi zita jarri dituzte: hilaren 11n, Azkueneko biribilgunean, arratsaldean, eta hilaren 12an, eguerdian, azokan. San Pedron, bihar, erronka Sanpedrotarrak ere hasiak dira saretze lanetan. Aurkezpena egina, partaideen zerrendan izen mordoxka bat bildu dituzte jada, baina ez nahikoak, eta gehiago biltzeko xedez,  biharko erronka berri bat  plazaratu dute. Frontoia bete nahi dute, Ni banoa eta zu bazatoz lelopean herri argazkia egiteko. 18:00etan da zita. Donibanen eta Antxon ere izango da izena emateko aukera. Antxon atzo egin zuten aurkezpena, eta han jakinarazi zutenez, datozen asteetarako iragarritako  ekitaldi guztietan egongo dira izenak biltzen eta zapiak saltzen; Antxoberfest eta Sagaro Eguna tarteko.Tutoreak ere izendatuko dituzte, norbere inguruko lagunak saretzea helburu. Donibanen lehengo astean egin zuten giza katearen aurkezpena, eta han erabaki zuten  hilaren 17tik 21era bitartean izango den Pasaiako Itsas Festibala bitartean ahalegin berezia egitea, gaiari ikusgarritasuna eman eta ahalik eta partaide gehien biltzeko asmoz.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.