OzZinema Zineklubak prest du hurrengo emanaldia. Norvegiara jo du oraingoan, eta Joachim Trier zuzendariaren Thelma filma aukeratu du Errenteriako pantaila erraldoira ekartzeko. Erlijioa, sexua eta gertakari paranormalak uztartu ditu Trierrek egin duen laugarren film luzean. Thelma neska gaztea da, bere herri txikia, eta erlijioarekin estu lotutako familia utzi eta Oslora doa ikastera. Liburutegian Anja ezagutuko du, erakarriko du eta Anjarekiko sentimenduak handitzen doazen neurrian azalpenik ez duten egoerak eta gertakariak sortuko dira. Barne sekretuei aurre egin beharko die Thelmak, eta gertakari horien arrazoia bera den edo ez jakin beharko du.
Filmaren aurkezpena El Contraplano webguneko kideek egingo dute, baita ondorengo solasaldia ere.
OzZinemarekin hitzordua hilaren 15ean (asteartea) izango da 19:30ean Niessen zinematan. Sarrerak, 4 euroan daude salgai Niessen Kulturguneko leihatilan.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.