Giza katea 19:00etan abiatuko da. Zubietan eraikitzen ari diren errauste plantak osasunarentzat izan ditzakeen kalteez ohartarazi nahi dute.

Zubietako errauste plantaren argazki muntaia.
Lezon Ondo Ai Ginen taldeak giza katera deitu ditu gaurko (ostirala) lezoarrak, 19:00etan eta anbulatorioan hasiko da.
Osasuna bermatu lelopean egingo dute,
errauste plantaren kontrako elkarretaratzea izango delarik.
Zubietako plantako obrak berehala gelditzea eskatu dute. Alternatiba merke eta osasuntsuak ezartzea aldarrikatu dute taldekoek. “Exijitzen dugu gure osasuna bermatzea eta prebentzio printzipioa ezarri dadila, hala nola, eztabaida publiko eta tekniko bat Eitb-n, ondoren gizarteak erabaki dezan proiektu polemiko honen egokitasunaz”, gaineratu dute.
Europan, errauste planten harira izandako hainbat berri ere zabaldu dituzte.