Elkarretaratzea 10:00etan hasiko da eta Errenteriako bizilaguna bizitzen ari den egoeraren berri emango dute.
Sabadell banketxearen aurrean egin zuen elkarretaratzea Stop Kaleratzeak plataformak joan den astean ere.
Kaleratzeak Stop plataformak elkarretaratzea egingo du astelehenean Sabadell banketxeak Errenterian duen egoitzaren aurrean. Errenteriar baten egoera salatuko du bertan. Kaltetuarena ez da prozesu berria, hiru urte darama banketxearekin negoziatzen etxea kendu gabe akordio batera heltzeko. Kaltetua banketxeko bost negoziatzailerekin bildu da denbora honetan guztian, eta akordioetara heldu badira ere, negoziatzailea aldatu eta lortutakoa bertan behera utzi duela bi alditan heldutako banketxearen negoziatzaile berriak.
Kaleratzeak Stop plataformak akordioa errespetatzeko exijituko dio Sabadell banketxeari. Joan den astean ere egin zuten
elkarretaratzea errenteriarraren egoera salatzeko.
Elkarretaratzea 10:00etan hasiko da eta Errenteriako bizilaguna bizitzen ari den egoeraren berri emango dute.