Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Triatloi Txikia, handia izango da

Triatloi Txikia egingo dute bihar Oarsotri taldeak antolatuta. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 670 gaztetxok hartuko dute parte.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/05/04

Oarsotri Triatloi Taldeko kideak aurkezpenean atzo.

Triatloi Txikia egingo dute bihar. Txikia adinean, Oarsoaldeko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eskola kiroleko ikasleek hartuko dutelako parte, baina handia tamainan, 670 haur inguruk parte hartzea espero dutelako antolatzaileek. Oarsoaldeko Eskola Kirola triatloiko laugarren ekitaldia izango da biharkoa, eta orain arte bezala, Fanderiako kirol gunean egingo dute 09:00etatik 14:00ak arte. Antolatzaile lanetan, berriz Oarsotri Triatloi taldea arituko da orain arte bezala. Atzo aurkeztu zuten triatloi proba Xera Gastrotekan. Azken hori, Oarsotri Traitloi taldearen babeslea da. Triatloia kirol bat izan arren, hiru modalitatek osatzen dutela nabarmendu zuten antolatzaileek: igeriketa, txirrindularitza, eta oinezko lasterketa. Hiru horiek dira gaztetxoek egin beharko dituzten probak. Zehazki 50 metro igerian, 1.400 metro bizikletan, eta 650 metro korrika. Diziplinaz aldatzeko behar duten materiala eta espazioa, berriz, igerileku ondoko belargunean kokatuta egongo da arropaz aldatu, eta bizikleta utzi eta hartzeko. Segurtasunari erreparatu zioten antolatzaileek eta biharko probarako hartuko diren neurriak zehaztu zituzten: “Eskola Kiroleko jardunaldia denez, parte hartzaile guztiek dute kirol asegurua. Zirkuituan anbulantzia bat izango da, eta bizikleta proba egiteko eremua ibilgailuei itxita egongo da. Proba eremu osoan, gainera, antolakuntzako 60 lagun izango dira segurtasun neurriak zaintzen”. Oarsotrik eskerrak eman zizkion atzoko agerraldian Triatloi Txikia antolatzen laguntzen duten Gipuzkoako Traitloi Federazioari, Euskadiko Triatloi Federazioari, Oarsoaldeko udalei eta Servicio-BeOne enpresari. Lau urte eta 140 bazkide Traitloia ezagutaraztea haur eta gaztetxoen artean da probaren helburua, “kirol mota hau bizi eta gozatzeko aukera eskaintzea. Askotan jendeak pentsatzen du triatloia helduen gauza dela, gu ez gaude ados horrekin, eta harrobia lantzea ezinbestekoa dela uste dugu”. Orain lau urte sortu zuten Oarsotri Triatloi taldea: “Triatloi munduan hasi berriak ginen Oreretako lagun batzuk elkartu ginen eta sortu genuen taldea. Oarsoaldean jende ugarik praktikatzen bazuen ere, ez zen klubik, eta laguntza behar bazuten edo ez zuten nora jo”. Hutsune hori bete asmoz sortu zen beraz, Oarsotri. Taldearen izen ofiziala Oarsotri Happy Talde da, eta izenak berak, taldearen filosofia argi erakusten duela esan zuten kideek, “kirolaz disfrutatzea, irribarrea galdu gabe. Ondo pasatzeari ematen diogu garrantzi handia”. Egun 140 bazkide dira, eta helburua, triatloia egin duten kirolarien erreferente izatea da, “igerilari, txirrindulari eta korrikalarientzat ere zabalik dago noski”. Taldean emakumeek duten papera nabarmendu zuten atzo, “asko gara emakume bazkideak, eta dinamizatzaile nagusiak gara gainera. Gurean aspaldi dira emakumeak taldeak behar duen indarra jartzen dutenak”. Babesleei esker ona erakutsi zioten amaitzeko: “Jose Mari harategia, Galtzattipi Haur Eskola, Biokkal, Planet Energy, Donostia Sagardotegia eta Rosmiri eskaintzen diguten laguntza eskertu nahi diegu. Xera Gastroteka da babesle nagusia. Laguntza ikaragarria ematen digute gure proiektu guztiak aurrera atera ahal izateko, eta bereziki gure babesle nagusiaren konpromisoa eta egiten duen esfortzua nabarmendu nahi dugu, triatloia Oarsoaldean sustatzeko”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.