Antxon dena prest da VII. Garagardo Festa hartzeko
Ostegunetik larunbatera ekitaldi ugari antolatu dituzte Antxoberfestaren testuinguruan.
Festa giroa garagardoaren aparraren antzera hedatzen ari da Antxon. Asteburuan hartuko du barrutiak VII. Antxoberfest, sanferminak bitartean ia etenik izango ez duen jai egitarauari bide emanez. Gure Zumardian dena prest dute, Garagardoaren Festa bitartean herritar eta bisitariek primeran pasatu dezaten.
Asteburu honetan aurtengo festarako prestatu dituzten elastikoak saltzen aritu dira antolatzaileak, eta herri bazkarirako txartelak ere jarri dituzte jada salgai ohiko tokietan.
Karpa prest dago, baita karpa barruko oholtza ere, garagardo festa bitartean izango diren ekitaldiak hartzeko. Izan ere, urtero legez, garagardo eskaintza zabala ez ezik, jai egitarau oparoa antolatu baitute astebururako. Hona egitaraua:
Osteguna (hilak 10):
- 20:00: Antxoberfestaren hasiera eta gunearen irekiera.
- 20:15: Garagardoen aurkezpena.
- 20:30: Alkarkide Txaranga.
- 24:00: Festaren itxiera.
- 20:00: Gunearen irekiera.
- 20:30: orkestra Pasaia.
- 23:00: The Prest is back+Incursed+Frabrika de boinas.
- 04:00: Festaren itxiera.
- 12:00: Gunearen irekiera.
- 13:00 American Crazy Motoen aurkezpena.
- 14:30: herri bazkaria-paella jate erraldoia.
- 17:00: Koloreak haur konpartsa.
- 18:00: trumoikada eta American Crazy ShowNafarroa etorbidean.
- 20:00: Kofradearen aurkezpena (Armonia).
- 20:30: Elektrotxufla.
- 24:00 DJ Bull
