Paperezko Ametsak proiektuaren liburutegia txukundu ondoren, elkartrukean hasiko dira; Labore Oarsoren egoitzan geratu dira
Liburu berrien zain dago Paperezko Ametsak proiektuaren liburutegia.
Paperezko Ametsak proiektuak jada badu bere liburutegi finkoa. Hainbat txukunketa egin ondoren, Labore Oarsoren egoitzan txokoa aurkitu dute liburuentzako apalek. Liburutegia finkoa izango bada ere, proiektuaren filosofia jarraituta, liburuei hegalak jarri nahi dizkiete, eta mugiarazi nahi dituzte.
Datorren larunbatean egingo dute lehenengo liburu truke solidarioa, eta proiektua aurkezteko probestuko dute. 10:00etatik 13:00etara egongo dira liburutegian. Bertatik liburuak hartzeko aukera egongo da, baina baita bertan uzteko ere.
Abaraxkak, Laborek eta Plasma egitasmoek sustatuko dute lehen elkartruke saioa.