Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Euskara saltsan' kanpaina abiatuko du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak

Oarsoaldeko 107 jatetxek egin dute bat kanpainarekin dagoeneko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2018/05/08
Jon Zabaleku, Nahikari Otermin, Hilario Arbelaitz, Jesus Maria Martiarena, Eneritz Arbelaitz eta Imanol Iparragirre.

Jon Zabaleku, Nahikari Otermin, Hilario Arbelaitz, Jesus Maria Martiarena, Eneritz Arbelaitz eta Imanol Iparragirre.

Euskara bazter guztietara zabaldu nahi du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, baita ostalaritza eta merkataritzan ere. Horri begira, 21 urte darama kanpainak egiten merkatari eta ostalariekin elkarlanean euskararen normalizazio sustatzeko. Kanpaina berria aurkeztu du gaur, Euskara saltsan, eta sektore jakin batean garatuko du: Oarsoaldeko jatetxeetan. Jatetxe bat aukeratu dute aurkezpenerako, ez nolanahikoa, Zuberoa hain zuzen ere, kanpainaren berri emateko. Ez dute gainera Oiartzungo jatetxea ausaz aukeratu, izan ere, 40 urte dira Hilario Arbelaitzek jatetxeko karta, eta bestelako zerbitzuak ere euskaraz eskaintzen dituela bere jatetxean. Jesus Mari Martiarena Lezoko alkateak; Nahikari Otermin Pasaiako Euskara zinegotziak; Eneritz Arbelaitz Oiartzungo alkateordeak; Imanol Iparragirre Errenkoalde Merkatarien Elkartearen ordezkariak; Jon Zabaleku Iturri Merkatarien Elkarteko ordezkariak eta Zuberoa jatetxeko Hilario Arbelaitzek aurkeztu dute kanpaina berria gaur eguerdian. Kanpaina ez dago itxia, eta momentuz, 107 establezimenduk egin dute bat. parte hartu ez dutenei dei egin die Eneritz Arbelaitzek bat egitera: “Agian bada honen berri ez duen merkatariren bat oraindik, eta interesatuko balitzaio, bere herriko euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri besterik ez du, eta horretara animatu nahi ditugu guztiak”. Parte hartzeko bi baldintza bete behar dituzte jatetxeek: karta euskaraz izatea, eta kanpainako kartela urte osoan zehar jatetxean jarrita izatea. Euskararentzat errezetarik onena ere eman du Oiartzungo alkateordeak, “erabilera”. Oterminek kanpainaren nondik norakoak azaldu ditu.Iniziatibarekin bat egin duten jatetxeei jendaurreko idatzi eta oharrak euskaratu dizkiete lehenik. Hilabete honetan ekainera bitartean berriz, plateren hiztegia banatuko diete, eta urte osoan zehar menuak eta kartak euskaratuko dizkiete. Jatetxeetako arduradunak sentiberatzeko berriz, bideoa zabalduko du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak web orrietan eta sare sozialen bidez. Bezeroentzat, saria Bezeroek ere irabaziko dute. Euskaraz egiteko aukera izango dute,  kanpainarekin bat egin duten Oarsoaldeko jatetxeetan, eta hori sari paregabea bada jada,  zozketan parte hartzeko aukera izango dute gainera. Urriaren 15etik azaroaren 15era izango da hori. Jatetxeetako bezeroek orritxo batzuk izango dituzte eskura jan duten plater baten izena bertan apuntatu eta izena eta abizena jarrita, bertan diren kutxetan sartzeko. Zozketaren aitzakiarekin, kanpainaren irudia eta leloa eramango duten boligrafoak banatu zaizkie establezimenduei, bezeroen artean oparitzeko. Gero zozketa egingo da eta herri bakoitzean 50 euroko sei sari emango dituzte. 50 euro horiek orria entregatu duten jatetxean gastatu beharko ditu irabazleak. Oarsoaldea mailan, berriz, bi lagunentzako otordua zozkatuko da Zuberoa jatetxean. Hilario Arbelaitzek ere hartu du hitza gaurko agerraldian, eta beraienean, Zuberoa jatetxean  40 urte direla karta euskaraz dutela esan du, “konpromisoa da, jaio ginen hizkuntzan egiten dugu lan, hura mantentzeko”. Goi mailako jatetxeetan ez da ohiko egoera, bestelako hizkuntzen alde egiten dute, eta euskaraz zerbitzu osoa ematen dutenak aurkitzea ez da lan erraza izaten, baina Zuberoan hala egiten dute, “garbi izan genuen euskararena hasieratik. Denetariko bezeroak ditugu, baita Nobel Sariak ere, etahaiek gurera etorri eta gure artean euskaraz sumatzen gaituztenean, harrituta gelditzen dira”. Zortzi zerbitzari ari dira Zuberoa jatetxean lanean, “horietatik ingelesa eta gaztelera dakitenak daude, baina guztiek dakite euskaraz”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.