Trintxerpeko jai batzordea bihar bilduko da (hilak 9), 19:00etan, alkateordetzan.
Trintxerpeko haurren danborrada.
Jai batzordeak azken bileran hala erabakita Trintxerpeko jaiak, aurten, uztailaren 12tik 16ra bitartean ospatuko dira. Orduan zehaztu zuten, baita ere, jaiak bitartean osatuko duten lan egutegia. Hori dela eta, jai batzordeak gogorarazi du, bihar dela proposamena aurkezteko azken eguna. “Jaietan ekintzaren bat proposatu nahi duen orok, proposamena aurkeztu beharko du ordurako”, ohartarazi dute.
Bilera 19:00etan hasiko da, alkateordetzan, eta herritar orori zabalik dago. Proposamenak batzordearen aurrean aurkeztu eta dagokien dokumentazioa lagunduta aurkeztu behar dira.
Bestalde, jaien egitarauan elkarte eta eragileek txertatu ohi dituzten testuak jasotzeko epea ere zehaztuta dagoela jakinarazi dute. Hilaren 16an bukatuko da idatziak bidaltzeko epea. Interesdunek
emailez igorri behar dituzte testuak edota jai batzordearen asteazkenetako bileretan aurkeztu.