Bere azken lanaren aurkezpen ilustratua egingo du marrazkilariak, hilaren 16an, kultur etxean.
Asisko Urmeneta bere azken lana eskuan. Argazkia: Goierriko Hitza.
Parodia satiriko bat da
Esklabo alaiak eta bere egilea heldu da datorren astean Pasai Antxora, lanaren aurkezpen ilustratua egitera. 19:30ean izango da aurkezpena, asteazkenean (hilak 16), Antxoko kultur etxean, eta sarrera debaldekoa.
Egileak berak azaltzen duenez, “ustekeriak” kuestionatuko ditu Antxon eskainiko duen solasaldian, “umorea, marrazkia eta duda metodologikoa lagun”. Ondoko galderen gainean hausnarketak plazaratuko ditu: “Euskal Herria, txipia?; hizkuntza zaharra eta gutxitua geurea?; Estaturik gabeko nazioa gurea? Zazpiak bat? irurac bat? Bat ere ez?”.
Eskarmentu handiko komikilaria da Asisko Urmeneta, eta bere lanek aitortza jaso dute gure inguruan, baina baita nazioartean ere: Kuban (Palma Real, 1991); Korsikan (Prix Mediterrane?e, 2003 eta Elkargoaren Domina, 2009); Australian eta Frantzian (Publikoaren Lehen Sariak, 2013), haren albumak eta animazio-filmeengatik,
bakarka zein kolektiboan eginak.
Euskal Herriko Lehenengo Sormen Saria irabazi berri du baita ere, «artista plastiko modura duen kalitateagatik, Euskararekin duen engaiamenduagatik eta kultur eragile modura egindako lanagatik».