Probientzien Erregen Abelbideen bigarren etapa antolatu du Urdaburu Mendizale elkarteak hilaren 19rako.
Errege Abelbidearen bigarren etapa egingo du Urdaburuk. Argazkia: Urdaburu Mendizale elkartea
Probintzien Erregen Abelbideen bigarren etapa antolatu du Urdaburu Mendizale elkarteak hilaren 19rako.
Oteizatik abiatuta, Zarranz herrian amaituko da etapa, eta bidean Eltxumendi, Arriaundi, eta Zarranzmendi mendietatik pasa eta Aristregi, Osinaga eta Muskitz herriak zeharkatuko dituzte parte hartzaileek. Zeharkaldiak 6 orduko iraupena izango du.
Zumardiko autobus geltokitik abiatuko dira 07:30ean eta Aritzetatik 07:45ean. Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara joan behar dute astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu ordutegi berean. Elkartearen
webgunean dagoen galdetegia erantzunda ere, eman daiteke izena.