Euskararen batelari erronka Donibanen
Ekainaren 21etik 24era egingo dute sanjuandarrek Euskaraldirako entsegua
Euskaraldiaren erronkari behar bezala erantzuteko lanean hasiak dira Donibanen, eta sanjoanetarako prestatu dute lehen entsegua, Ahobizi eta Belarriprest kanpaina ordurako martxan jarriz. Euskararen batelARI! erronka izendatu dute sanjuandarrek iniziatiba.
Antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte pare hartzera eta Ahobizi ala Belarriprest txapak eskatu eta ekainaren 21eik 24era bitartean soinean jartzeko deialdia zabaldu dute. Ahobizi txapa beti euskaraz hitz egiteko prest daudenek hautatu behar dute, eta Belarriprest, euskaraz ulertu eta euskaldunenekin elkarrizketak euskaraz jarraitzeko saiakera egingo dutenek.
Txapak eskatzeko zerrendak herriko ohiko tokietan banatu dituzte, eta interesdunek horietan izena eman besterik ez dute egin behar.