Jauregialdeko aparkalekuen zabalera handitu du udalak, aparkalekurik galdu gabe azken asteetan egindako lanei esker.
Jauregialdeko aparkalekuak lanak amaituta. Argazkia: Lezoko Udala
Jauregialdeko aparkalekuen zabalera handitu du udalak, aparkalekurik galdu gabe azken asteetan egindako lanei esker. Herri sarreran daude aparkatzeko plaza horiek, baina orain arte ez direla aparkatzeko erosoenak izan azaldu du udalak, “bertan aparkatu eta sarritan ia ezinezkoa zen autotik ateratzea espazio faltagatik”.
Horren aurrean obra txikia egin du udalak bertan, aparkaleku horiek zabaltzeko: “Alboetatik espazioa irabazi dugu aparkalekuak zabaldu ahal izateko, aparkaleku bat bera ere galdu gabe. Aurrerantzean erosoagoa eta errazagoa izango da bertan aparkatzea”.