Emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako jarrera agertuko dutela,"jendaurrean eta aho batez" esan dute, udalak eta berdintasunerako kontseiluak.
Mugimendu feministaren deialdiarekin bat egin dute Errenteriako Udalak eta Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak.
Lau eraildako eta hiltzera kondenatzen gaituen sententzia goiburuarekin, Gasteizen, Donibane Garazin eta Bidarten izandako lau emakumeren hilketak eta, 2016an Iruñean emakume baten kontra izandako talde erasoaren inguruan Nafarroako Probintzia Auzitegiak eman duen epaia salatuko du gaur Oreretako Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea deitu du Niessen Merkatalgunearen sarreran 19:30ean eta Errenteriako Udalak eta Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak bat egin du deialdiarekin.
Emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako jarrera agertuko dutela,”jendaurrean eta aho batez” esan dute, “horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen eta erakunde, elkarte eta herritarrak lanean jarraituko du, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”. Hildako lau emakumeen familiei elkartasunik beroena helarazi diete udalak eta berdintasunerako kontseiluak.