[Bideoa] 'Ez eta bai' eztabaida eskola sortu du Proisak
Lehen eztabaida saioa asteazkenean egingo dute, hilaren 16an, "turistifikazioaz"; Bizilagunak plataforma gonbidatu dute San Pedrora.
Ez eta bai izenarenpean eztabaida eskola bat abiarazi duela jakinarazi du Proisak, eta eskolako lehen eztabaida saioa iragarri dute. Hilaren 16rako antolatu dute, Ertin.
Antolatzaileek jakinarazi dutenek, “herri eta auzoak jasaten ari diren turistifikazioaren eragina jorratzen duen Bye bye Barcelona dokumentala proiektatuko dute, ondoren Donostiako Bizilagunekin plataformako kideekin solasaldia egiteko. “Zer pasatzen ari da San Pedron? ta Pasaian? ta badian?…” galdera horiek eta beste batzuk argitzen saiatuko dira saioan.
