Euskaraldia aurkezteko bilera irekiak lau barrutietan
Pasaian ekimena nola gauzatuko den aztertuko dute herri batzarretan
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra 11 egun euskaraz lelopean aurten lehenbizikoz egingo de Euskaraldia aurkezteko bilera irekiak antolatu dituzte Pasaian.
Bilerak lau barrutietan egingo dira, ekimena Pasaian nola gauzatuko den azaltzeko eta parte hartzeko bideak ezagutzera emateko. Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak antolatu ditu bilerak.
Euskaraldiak euskaraz hitz egin edo eta ulertzen duten herritarren arteko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu. Ekimenak, besteak beste, herritarrek aktibazio du helburu eta horretarako azken bi urtetan hainbat herritan martxan jarri diren dinamikak euskararen lurralde osora hedatu nahi dituzte.
Bilerak:
- Trintxerpe: hilak 23an, 18:30ean alkateordetzan.
- San Pedro: hilak 24ean, Ertin.
- Antxo: hilak 29an, 19:00etan, kultur etxean.
- Donibane: hilak 31, 20:00ean, kulturgunean.
