Datorren ostegunean abiatuko du udalak kultur aniztasunaren egunaren harira antolatu duen egitarau zabala.
Kulturartekotasunaren aldeko iazko martxa.
Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko egitaraua antolatu du aurten ere Errenteriako Udalak. Hamaika kolore, hamaika jatorri, hamaika kultura, guztien nahasketa eta elkarbizitza dira beharrezkoak. Horren harira, datorren ostegunean abiatuko du kultur aniztasunaren egunaren harira antolatu duen egitaraua. Programa zabal eta koloretsua antolatu du udalak beste urtebetez hainbat eragilerekin elkarlanean, eta hasiera
11 zapore, datorren ostegunetik erdiguneko hogei tabernetan izango den eskaintza bereziak emango dio. Ekintzarik ikusgarriena ostiralean (hilak 18) helduko da antolatu duten kultura aniztasunaren aldeko erritmoz beteriko martxarekin. Zumarditik abiatuko da 18:00etan.
Egitarau zabalaren berri asteartean emango dute antolaketa lanetan aritu diren eragileek udalarekin batera.