Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hasi da aparraren festa

Atzo arratsean hasi da VIII. Antxoberfest, urtero jendetza biltzen duen Garagardo Festa

olatz mitxelena
Pasaia
2018/05/11

Jendetza bilduko du gaur eta bihar Gure Zumardiko karpak.

Atzo arratsaldean hasi zen VIII. Antxoberfest, eta asteburuan heldu diren bisitariei itxaron gabe, herritarrak izan ziren atzo garagardoak eta ohiko ukalondo eta saltxitxak dastatzen lehenak. Gaur 20:00etan zabalduko dute Gure Zumardiko karpa, eta urtero legez, bezero mokofinenak asetzeko moduko garagardo eskaintza izango da aukeran. Hamabi garagardo zerbitzatzen dituzte karpan, jatorri, kolore eta zapore askotakoak. Gaurko gaua girotzeko, noski, musika ez da faltako. Orkestra Pasaik joko du arratsean, afarien aurrekoak girotzeko, eta gauean berriz, rock doinu gogorragoak entzun ahalko dira Gure Zumardiko oholtza gainetik. The Priest is back, Incursed eta Fabrika de Boinas taldekoek girotuko dute gaua. Karpa 04:00ak arte egongo da zabalik. Bihar, eguerditik Azokako egun gorena azkena izango da, larunbata. Eguerdian 12:00etan zabalduko dute karpa eta ordubete beranduago egingo dute Amarican Crazy Cars-en eta moto klasikoen aurkezpena. Herri bazkaria antolatu dute eguerdirako, paella jate erraldoian. Ticketak karpan bertan eros daitezke. Arratsaldean haurren Koloreak konpartsak girotuko ditu kaleak (17:00etatik aurrera), eta urteroko trumoikada 18:00etan hasiko da. Azokara heldu diren auto eta moto klasiko guztiak errepidera irtengo dira batera, ikusgarri eta batez ere ozen, motorrak astintzen, desfile ikusgarrian. Karpara bueltan, 20:00etan aurtengo kofradearen aurkezpena izango da: Armonia elkartea, festaren antolatzaileetako bat, bere 125. urteurrenean. Eta hortik aurrera, festa luzatu nahi duen ororentzat: afaria, eta garagardoak laguntzeko, Elektrotxufla (20:30), eta DJ Bull (24:00).      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.