Touring kirol Elkarteak Lehenengo Jon Bautista Campusa antolatu du 9 eta 14 urte arteko haurrei begira. Ekainean egingo du.
Errenteriarra prest dago aurtengo denboraldian minutuak eskuratu eta golak sartzen jarraitzeko.
Touring kirol Elkarteak Lehenengo Jon Bautista Campusa antolatu du. Horretan parte hartzen dutenek, futbol eskola, irteerak eta Bautistaren bisita ere jasoko dute. 2004 eta 2010 urteen artean jaiotako haurrak dira hartzaileak, (8 eta 14 urte artekoak) eta ekainaren 25etik 29ra egingo dute campusa. Prezioa berriz, 75 euro da, arropa barne. Interesdunek posta elektronikora mezua bidal dezakete edo 943 00 88 38, 627 13 28 38 edo 607 7926 83 telefono zenbakietara deituta eska dezakete informazio gehiago.