Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Atanbora martxak, kultur aniztasuna aldarrikatuko du ostiralean

Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko egitaraua antolatu du aurten ere Errenteriako Udalak, eta etzi abiatuko du.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/05/15

Udal ordezkariak, eragileak eta Burbletz gaurko agerraldian.

Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko egitaraua antolatu du aurten ere Errenteriako Udalak, eta etzi abiatuko du. Hamaika kolore, hamaika jatorri, hamaika kultura, guztien nahasketa eta elkarbizitza direla beharrezkoak aldarrikatuko dute, eta horren harira, programa zabal eta koloretsua antolatu du udalak beste urtebetez hainbat eragilerekin elkarlanean. Horren berri emateko agerraldia egin dute gaur Nagore Basurto Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak azpisaileko zinegotziak, Samira Gody azpisail bereko teknikariak eta hainbat eragilek, egitarau zabalaren berri emateko. Burubeltz ere bertan izan da. Ekitaldi nagusia Atanbora Martxa kultur aniztasunaren aldeko martxa koloretsua izango da. Ostiralean izango da hori, eta Zumarditik abiatuko da 18:00etan Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian amaitzeko. Martxara perkusio instrumentuak nahiz erritmoari laguntzeko bestelako tresnak eramateko deia egin diete herritar guztiei, “Atanbora doinua denen artean dantzatu eta abesteko”. Martxa amaituta, Atanbora doinua dantzatu, jo eta abestuko dute denek batera, eta Burubeltz buruhandiak ere ez du zitan kale egingo. Eguna amaitzeko txokoak izango dira jolastokian bertan, txapak eta mosaikoak egiteko. Ostiralean bertan inauguratuko da gainera, DBHko ikasleek osatu duten Aniztasuna eguneroko alor desberdinetan erakusketa. Aniztasuna eta kirola,  artea, elikagaiak, musika eta dantza, literatura eta hizkuntzak landu dituzte ikasleek. Lan horiek hilaren 21etik aurrera zango dira ikusgai Udal Euskaltegian, Musika eta Dantza eskolan, Niessen Merkataritza gunean, Galtzarabordako Kiroldegian , Merkatuzarren eta Udal Liburutegian, gaurko agerraldian jakinarazi dutenez. Eguna amaitzeko berriz, aniztasunaren aldeko herri aliantzaren photocalla izango da Koldo Mitxelenaren jolastokian, eta parte hartzeaz gain, aliantzari atxikitzeko txokoa ere egongo da. 11 Zapore Aurretik, eta ostegunetik (hilak 17) hasi eta igandera arte 11 Zapore iniziatibarekin bat egin duten herriko 20 tabernek, munduko pintxo bat izango dute salgai beren gainontzeko pintxoekin batera, “ekintza horri hasiera emateko, bizikleta musikatua ibiliko da erdiguneko kaleetan barrena, munduko musika jarriko duen DJ batekin. Parte hartzen duten tabernek munduko bandera bat izango dute kanpoaldean”. Pintxo horiek baloratzeko aukera izango dute gainera,dastatzen dituzten herritarrek, eta puntuazioa emateko: “Lehiaketa egingo dugu lehen aldiz, zapore berri horien artetik arrakasta izan duena saritzeko eta puntuazioa ematen duten parte hartzaileen artean zozketa bat egingo dugu. Hilaren 25ean jakinaraziko da irabazlea”. Pintxoak soilik ez, Errenteria Munduan erakusketa ere izango da parte hartzen duten tabernetan, “horietan errenteriako Udalak urtero diruz laguntzen dituen Gobernuz Kanpoko Erakundeen proiektuak ezagutzeko aukera emango dute”. Ostiralean bertan eta martxaren aurretik, berriz, ekintza gehiago iragarri dituzte. Horrela, Irene Sotelo ipuin kontalariak 5 kontinente 5 ipuin emanaldia eskainiko du haurrei begira,  17:15etik aurrera Zumardiko kioskoan, Omayma Hazzouzek zeinu hizkuntzara itzultzen dituen bitartean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.