ETAren desagerpenaren ondorengo elkarbizitzaz mintzatzen jarraituko da beraz Xabier Madariaga kazetariak gidatzen duen programa eta Errenteriaren esperientziari erreparatuko dio bigarrenez.
Alberto Muñagorri izango gaurko Ur Handitan saioko protagonistetako bat.
Errenteria-Oreretara itzuliko da gaur
Ur Handitan ETB 1eko saioa.
Elkarri begira goiburuarekin joan den astean egin zuen saioa, eta horren bigarren atala emango du gaur, 22:30ean hasita. ETAren desagerpenaren ondorengo elkarbizitzaz mintzatzen jarraituko da beraz Xabier Madariaga kazetariak gidatzen duen programa eta Errenteriako esperientziari erreparatuko dio bigarrenez. Gaurko saioan, PSE-EEko alkate izandako Juan Carlos Merino eta 1983an talde parapolizialek bahitu eta torturatutako Imanol Aizkorreta jarriko ditu saioak elkarri begira, baita talde bakezaleetan ibilitako Mikel Ugalde, eta hamar urte zituela ETAk jarritako bonba motxila batek eztanda egin eta zauritu zuen
Alberto Muñagorri errenteriarra. Hanka eta begi bateko ikusmena galdu zituen. Bertha Gaztelumendi ARGITUZ elkarteko kide eta
Memoria partekatu baterantz txostenaren egileetako bat ere elkarrizketatuko du Madariagak gaurko saioan.
Lehenengo saioaren harira, Errenteria aukeratu izana ez dela ausazkoa esan zuten saioaren arduradunek, eta Xabier Madariaga aurkezleak elkarbizitzaren aldeko urratsak egiteko garaian, Errenteriako Udala eta Julen Mendoza alkatea aitzindari izan direla aipatu zuen.