Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Familiak lasterka jarriko ditu Egiluze Ikastetxeak

Hilaren 26an izango da lasterketa eta momentuz 600 lagunek eman dute izena parte hartzeko. Ostiralean amaituko da izena emateko epea.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/05/15

Txasko, Jimenez, Orbegozo eta Egiluzeko bi ikasle gaurko aurkezpenean.

Familia artean eta kirolean. Hala jarri nahi ditu errenteriarrak Egiluze Ikastetxeak. Horretarako, Familia lasterketa antolatu du bigarrenez Denok Batera iniziatibaren barruan. Leire Jimenez Egiluze ikastetxeko Zuzendari Pedagogikoak, Jexux Orbegozo ikastetxe bereko Kirol Mintegiko arduradunak, Jon Txasko Kirol zinegotziak eta ikastetxeko bi ikaslek eman dute gaur lasterketaren berri. Hiru kilometro eskaseko lasterketa ez lehiakorra izango da, “ez da sailkapenik izango, lasterketaren helburua denok batera une dibertigarria pasatzea delako. Guztiok izango gara garaile”. Hilaren 26an egingo dute, 17:00etan hasiko da topaketa, eta ordu erdi beranduago abiatuko da lasterketa Xabier Olaskoaga plazatik, Morrongilleta, Esmalteria. Maria de Lezo, Herriko plaza, Erdiko kalea, Santa Klara kalea, Fanderia, Gabierrota ibilbidea, Santa Klara, Zumardia, Biteri Txiki, Pilotari kalea, Alfonso XI, eta Biteri kalea zeharkatuta, Xabier Olaskoaga plazan amaituko da. Lasterketan edonork har dezake parte eta adinak ere ez du mugarik. Hornidura puntu garrantzitsua Zubia tabernaren aurrean izango da, eta helmugan ura eta fruta jasoko dute parte hartzaileek poltsa dotore batean. Ekintza osagarriak ere antolatu dituzte eta batukada eta txaranga arduratuko dira girotzeaz. Zumba masterclas saioa ere antolatu dute, lasterketa aurretik beroketa lanak egiteko, eta hura amaituta ere. Sari zozketa egingo dute amaituta, “gure kolaboratzaileek doan emandakoekin”. Pozik azaldu dira Jimenez eta Orbegozo, momentuz 600 lagunek eman dutelako izena lasterketan parte hartzeko, “iaz baino 100 gehiago”, eta oraindik izena emateko epea zabalik dago ostiralera arte (hilak 18). Parte hartu nahi dutenek Egiluze ikastetxean edo Forumek Errenterian duen saltokian eman behar dute izena eta dortsala jasotzeko 2,50 euro ordaindu. Parte hartzera animatu Kirola  heziketa proiektuaren ardatz dutela nabarmendu du Orbegozok, “lehiakortasunetik kanpo, talde lana eta parte hartzea indartu nahi ditugu. Adin guztietakoen artean aktibotasuna indartu nahi dugu, arratsalde dotore eta osasuntsua pasatzeko”. Horrekin batera, eta Errenteria herri aktiboa dela aintzat hartuta, beraiek ere ikastetxearen presentzia herrian bermatu nahi dutela gaineratu du Orbegozok. Txaskok eskerrak eman dizkio lasterketa antolatzeagatik, “kirola eta osasuna sustatzeagatik”, eta herritar guztiak animatu ditu parte hartzera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.