Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Bideoa] 'Kaskelot' ontziak emango dio hasiera Pasaiako Itsas Festibalari

'L'Hermione' Vigoko portura sartuko da gaur, eta motor laguntzaile batean izandako matxura konponduta, Pasaiarantz irtengo da, ahal dela gaur gauean; ez dute zehazterik noiz iritsiko den Pasaiara.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/05/16
L’Hermione ez da bihar Pasaiara iritsiko. Haizearen kontra aritu da nabigatzen Portugaleko Portimaotik irtenez geroztik, eta enbataren kontrako borrokan arazoak izan ditu belaontziak larrialdi egoeretarako duen motor laguntzaileetako batean. Hori dela eta, L’Hermione Vigoko portura bidean da gaur, han matxura konpondu eta ahalik eta azkarren Pasaiara etortzeko. Gauzak honela ez dago oraingoz zehazterik ontzia badiara noiz iritsiko den, ez eta Festibala bitartean porturatuko den. Egoera zehatzaren berri emateko agerraldia egon da gaur goizean Gipuzkoako Aldundian, eta bideo batekin eman diote hasiera prentsaurrekoari. Bideoan Xabier Agote ageri da, L’Hermione-ren kapitainarekin batera, izan dituzten arazoen berri emanez. Skype bidezko konexio bat ere egin dute, L’Hermione-ren elkarteko ordezkari orokorrarekin. Berak adierazi du ahalegin guztia egingo dutela Pasaiara garaiz iristeko eta ahal dela Vigotik Pasaiara bidean gaur gauean irtengo direla. Prentsaurrekoan hitza hartzen lehena kultura Diputatu Denis Itxaso izan da, eta berak adierazi du Xabier Agote  eta berarekin diren beste hiru euskaldunak Vigon lehorreratu eta Pasaiara etorriko direla, bihar, Itsas Festibalaren inauguraziorako bertan izateko. L’Hermione-ren eskifaiari eskerrak luzatu dizkio, bide batez, kultur diputatuak, Pasaiara garaiz iristeko egiten ari den ahaleginarengatik, eta kapitainaren helburu nagusiak eta horien hurrenkera ekarri ditu gogora Itxasok: “Pertsonen segurtasuna, ontziarena, eta Pasaiara iristea”. “Epikotzat” jo du zeharkaldia. Albaolako arduradun Herme Pedrosok L’Hermionek nabigazioan izan dituen arazoen berri zehatzago eman du, eta egoera bideratzeko ahaleginean egin diren saiakerak azaldu ditu. “Zig-zag-ean aritu dira nabigatzen, amura haizeak lagunduta lortzeko igotzen, baina alferrik izan da”. Festibala aurrera Zailtasunak zailtasun festibala aurrera doala iragarri du Pasaiako alkate Izaskun Gomezek, eta azken orduko aldaketa batzuen berri eman du. L’Hermione-rik ezean gaur 19:00etan porturatuko den Kaskelot ontziak izango du festibala inauguratzeko ardura. Bihar (hilak 17), ordu berean, bokalera irtengo da Kaskelot festibalean parte hartuko duten beste ontzi tradizionalen bila atera eta haiek lagunduta berriro porturatzeko. 116 ontzi tradizional elkartuko dira badian hilaren 17tik 21era bitartean. 70 urte ditu Kaskelot belaontziak. Hiru mastako belaontzi eder bat da, 46,5 metroko luze. Film askotan agertu da, tartean, The Last Place on Earth (1985); Revolucion (1985) edo Retorno a la isla del tesoro (1986). Konpainia britaniar baten jabetzakoa da eta itsas bidaia pribatuetarako eta produkzio zinematografikoetarako alokatu ohi dute. Belaontzia bisitatzeko aukera egongo da. Ontzi txikiagoen aldarri Galizia da Pasaiako Itsas Festibaleko ohorezko gonbidatua, eta agerraldian Pablo Carrera  galiziar espedizioaren arduraduna izan da. Ontzi txikien aldarria eginez hasi du bere interbentzioa: “L’Hermione ikusgarria da, baina festibalak eskainiko duen irudirik ederrena, badian elkartuko diren ehunka belak elkarrekin ikustea izango da”, adierazi du. Askotariko ontziak egongo direla goraipatu du Carrerak, eta Galiziatik dituzten ontzi tradizional guztien erakusgarri oparoa dakartela iragarri du. Hemeretzi ontzi datoz Galiziatik Pasaiara. Sarreren itzulera L’Hermione bisitatzeko sarrera jende askok erosia du, – 6.400 sarrera saldu dira Internetez- eta azkenik horiek egin izango balira dirua itzultzeko konpromisoa agertu du gaur festibalaren antolakuntzak. Azkenean ontzia porturatzen bada zita berriak erraztuko dituztela iragarri dute, baina aldaketa ezinezko zaionari dirua itzuliko diotela agindu dute. Horrez gain, festibala bitartean, L’Hermione-n lokalizazioaren berri zabala emango dutela iragarri dute, ekitaldien atarian, pantailen bidez, jendeak  lehen eskutik ezagutu ditzan L’Hermione-ren etorreraren gainekoak. Bideoa atzoko da (hilak 15).                
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.