Gaur hasiko da Pasaiako Itsas Festibala, 19:00etan.
‘Kaskelot’, atzo arratsean, Pasaiara sartzeko unean.
Gaur 19:00etan hasiko da ofizialki Pasaiako Itsas Festibala,
Kaskelot belaontziak beste 60 ontzi tradizionalek lagunduta bokaletik sartzearekin bat. Atzo porturatu zen hiru mastako belaontzia tzarra, eta jende asko hurbildu zen haren sarrera ikustera. Gaua San Pedron lotuta eman du, atsedenaldian, gaur berriz ere nabigatuko duelako, festibalaren inauguraziorako.
Bien bitartean hasiak dira iristen Pasaiara ontzi tradizionalak, eta festibal giroa suma daiteke bazterretan, jaia ofizialki hasi ez den arren, atarikoak martxan daudelako.
Donibaneko kulturgunean gaur goizean hasi da festibalaren barruan antolatutako bi egunetako mintegia,
Itsasoa Menderatzeko egurrak izenburupean. Mintegia doakoa eta publiko guztiei irekia izango da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez “Errege Armadak behar zuen baso-produktuen hornikuntza ebaluatuko du” mintegiak.
Erakusketak ere zabalik daude jada. Donibaneko Victor Hugo etxean urpekaritza argazkiak ikus daitezke, eta Donibaneko kulturgunean Pasaiako argazkien erakusketa eta Arditurri meategikoak. Trintxerpeko Hospitalilloan, berriz, galiziar kulturari buruzko erakusketa zabalduko dute gaur, eta Zirizan,
Pasaia Bistak maketa eta argazki erakusketa.
16:00etatik aurrera, horrez gain, kaietan atondu dituzte erakusketa guneak zabalduko dituzte, baita Txerriboda&sagardofest gunea ere, San Pedron, eta festa biribiltzeko, San Pedron baita ere, Kiko Venenoren kontzertua kaian, 21:00etan.
Ikus, hemen,
egitaraua osorik.