Jendetza bildu zen atzo badiaren bi aldeetara Pasaiako Itsas Festibalaren hasiera ekitaldi ikustera. Ederra da berez bokalea, baina atzo, ikusgarri zegoen, askotariko belak apainduta. Behe laino antzeko bat bazen festibalaren irekiera programatutako orduan, ekitaldira propio gonbidatuta antza, eta garai bateko ontziak lagunduta, iraganera bidaia egiteko aproposa zen postala. Ikusmira, Donibanen zaharberritutako 1927 urteko Lucretia belaontzitik, ezin ederragoa, luxuzkoa.
19:00ak ziren Kaskelot ikusgarria beste 60 ontzi tradizionalez lagunduta porturatu zenean, eta ordurako jendetza zegoen ontzien zain, puntetako pasealekuetan, kaian, eta ontziralekuetan pilatuta, ezin kabitu… Irrintziak, adarra, trikitia eta gaita doinuak… denak askotariko kulturen topaleku izango den festibalari harrera egiteko.
Ontziak atrakatuta, lehorrean hasi zen festa. Lepo San Pedroko kaia ingurua, eta Kiko Venenoren zale asko bazterretan, haren kontzertuaren zain, mokadua eta tragoa egin bitartean. Haren kanta denak abestu zituzten oholtzaren lehen lerrora hurbildutakoak, eta haren erritmo dantzagarrira bildu ziren festibaleko lehen gau giroaz gozatu nahi izan zutenek.
Festibala, baina, hasi besterik ez da. L’Hermione-ren esperoan – Vigotik irten da atzo eta Pasaian porturatuko dela ziurra da, nahiz eta oraingoz ez dute zehaztu noiz- bada zer hautatu badiaren alderik alde asteburu osoan izango diren ontzi ikusgarriez gozatu bitartean.
Gaur gauean Donibanen izango da festa, han Bizkaia Plazako oholtzan abestuko dutelako Anne Etchegoyenek eta Maika Makovskyk 21:00etatik aurrera. Egitaraua, hala ere askoz zabalagoa da: hitzaldiak, azokak, artisautza… denetarik dago aukera badiara bueltan hurbiltzen denarentzat.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
1 /
233
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.