Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Datorren astelehen eta asteazkenean epaituko dituzte Oreretako gazteak

«Desordena publiko terroristak» egotzita zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak Oreretako hiru gazteentzat eta Beasaingo beste batentzat .Elkarretaratzera deitu dute gaur

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/05/18

Oreretako gazteak pasa den azaroan irten ziren aske behin behinean.

Datorren astelehen eta asteazkenean epaituko dituzte joan den urteko martxoan Iruñean atxilotu zituzten hiru gazte oreretarrak, eta Beasaingo beste bat. «Desordena publiko terroristak» egotzi dizkiete laurei. Espainiako Auzitegi Nazionalean izango da epaiketa, eta fiskalak zazpi urteko espetxe zigor eskaera egin du guztientzat. Atxilotu eta berehala, hiru gazte oreretarrak espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak eta zortzi hilabete espetxean emanda, joan den azaroan irten ziren askatasunean behin-behinean, epaiketa iritsi zain. Gazte horietako baten gurasoak dira Patxi Petrirena eta Maribel Barcena, eta epaiketaren aurreko egunak «tentsio handiarekin» bizitzen ari direla diote: «Oso hilabete txarrak pasatu ditugu, zortzi hilabete eman dituzte espetxean gure semeek eta bost hilabete behin-behineko askatasunean pasata epaiketa heldu da orain. Eskaera gogorra da fiskalarena». Argi dio Petrirenak Etorkizunaren Alde plataformak denbora honetan guztian salatu duena, «Espainiako Auzitegi Nazionalera ez zuen heldu behar auziak, terrorismo kalifikazioa kentzea eskatzen jarraitzen dugu, baina kalifikazio horrekin heldu da epaiketa, horrek dituen arriskuekin». Eskaeran, desproportzioa «Ez dela terrorismoa» nabarmendu du Barcenak, «eta kalifikazio hori kentzea eskatzen jarraitzen dugu. Gure semeen etorkizuna erabat baldintzatzen ari direla uste dugu. Zazpi urteko espetxe zigorra dago jokoan, eta horrekin batera, 13 urteko gaitasungabetzea, 45.000 euroko isuna, eta bost urteko zaintzapeko askatasuna. Terrorismo kalifikazioa erabiltzen bada manifestazio batean parte hartzea epaitzeko, gure semeen etorkizuna dago jokoan, baina baita beste gazte eta pertsonarena ere, edozeini tokatu ahal zaiolako. Ondorioak oso latzak dira, eta injustizia eta desproportzio handia dago». Horrenbestez, epaiketan «terrorismo» kalifikazioa desmuntatzea izango dela gazteen defentsaren lana nabarmendu dute biek, «pentsatzen dugu nahikoa zigor bete dutela, nahikoa eta gehiegi. Baina arriskua hor dago epaitegi berezi batean epaituko dituzte. Gure ustez parametroetatik ateratzen da». Eskerrak emateko beharra ere sentitu dute biek, «herriaren aldetik jaso dugun babes eta sustenguarengatik. Indarra eman digu guri eta gazteei, eusteko eta honaino iristeko, eta oso eskertuta gaude». Gaur bertan elkarretaratzera deitu dute lau gazteei babesa erakusteko, Ez da terrorismoa goiburuarekin. 19:00etan da mobilizazioa, Herriko plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.