Ikastaroa antolatu du DYAk Errenteria-Oreretan uretan itotzearen gaineko prebentzioa eta esku hartzeari buruz.
Hilaren 23an emango du hitzaldia DYAk.
Ikastaroa antolatu du DYAk Errenteria-Oreretan uretan itotzearen gaineko prebentzioa eta esku hartzeari buruz. 2017an 481 pertsona hil ziren itota Salbamenduko eta Sorospeneko Espainiako Federazioaren datuen arabera, aurreko urtean baino 44 pertsona gehiago, eta 2015ean baino 66 lagun gehiago.
Federazio berak emandako datuen arabera, iazko gertakarien erdia itsasbazter inguruetan izan ziren, %52 zehazki hondartzetan, eta gehienak udako hilabeteetan (%49,2). Biktimen profilari dagokionean berriz, %80 gizonak izan ziren, eta %84,4, 35 urtetik gorakoak.heriotza mota horren arrazoi nagusitzat “arduragabekeria” jo du DYAk: “Zaindutako inguruetan dauden ohartarazpen seinaleek edo sorosleek esaten dutena ez jarraitzea, alegia. Horrekin batera bainatzeko inguruak ez ezagutzea, eta pertsona bakoitzaren ahalmen fisikoa aipatu behar dira”.
Ohiko arriskuen gainean ariko dira prebentzioa lantzeko hilaren 23an (asteazkena) Koldo Mitxelena Institutuan egingo duten hitzaldian. Doakoa da baina aldez aurretik eman behar dute izena interesdunek, eta horretarako, 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu edo
posta elektronikoz mezua bidali behar dute.