Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

"Kirolak emandako gauza guztiak gabe ez dut oraina imajinatzerik"

Hilabete da Oiartzun taldea utzi duela Anne Mugarza lezoarrak. Berak erabaki baino, erabakiak bera hartu duela aitortu du, eta joko zelaitik kanpo bada ere, futbolari ez dizkio ateak erabat itxi.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo,Oiartzun
2018/05/18

Anne Mugarzak agur esan dio futbolari.

Futbolari agur esan diozu. Horretarako unea iritsi zaizu? Egia esan urte asko ziren futbolean jokatzen, 32 urte ditut, beste proiektu batzuk egiteko gogoz nago eta nik erabakia hartu baino, nabaritu dut erabakiak ni hartu nauela. momentua iritsi zait, pena handiarekin, baina behar nuen denbora beste gauza batzuetan inbertitzeko. Zuk pena handiarekin utzi duzula diozu, baina taldea ere ziurrenik hala dago zu joan ostean, Oiartzun taldearen bihotza izan zara, kapitaina. Urte asko dira, hamalau urte eman ditut Oiartzunen jokatzen, taldekide helduenetako bat nintzen eta taldekide askorekin urte asko pasatu ditut, guretzako ere agur bat izan da. Gure harremantzeko modua aldatuko da  behintzat. Beldur pixka bat ere badugu nola arituko garen gure artean hemendik aurrera, gure laguntasunak nora joko duen beldurrez. Joko zelaian kide, eta han barruan eta kanpoan ere lagun izan zarete taldekoak, ezta? Taldekide asko lagun minak dira. Futbolarekin lotuta kuadrilla bat sortu dugu, nik sumatuko dut haien falta, eta haiek nirea ere ziurrenik. Badirudi, hala ere, behin betiko agurra ez dela izango. Joko zelaira ez, baina futbolera itzultzeko asmoa duzu, entrenatzaile gisa? Urtebetez behintzat parentesi bat izango da, nik behar dut arnasa hartu, eta ateratzea futbolaren mundutik azken urteak gogorrak izan direlako. Etorkizunean batek daki… Entrenatzaile moduan izan daiteke, bai, neska txikiekin edo. Nire burua futbolari lotuta ikusten dut, ez dakit nola, zein modutara, baina izan daiteke entrenatzaile modura. Urtebetez aparte utzi nahi dut, arnasa hartu, garbitu. Ezer loturik ez dut, ez ditut ateak ixten, entrenatzaile tituluak ere hor ditut. Lehen bai ikusten nuen nire burua entrenatzaile, orain ez dakit, azkenean egoera pertsonalak aldatzen dira eta batek daki. Gustatuko litzaidake, hori bai. Oiartzunen jokatu duzu azken hamalau urteetan. Allerrun eta Realean aritu zinen aurretik.  Lezoarra izanik, zergatik erabaki zenuen Oiartzunera joatea? Oarsoaldean Oiartzun izan da nesken futbolean ekiporik indartsuena eta historikoki izena izan duena. Nire garaian, behintzat, neska gazteek bageneukan helburu hori, Oiartzunen bukatzea, Bigarren Mailan jokatzeko, eta futbolaz beste maila altuago batean gozatzeko. Zortez, abila nintzen eta 15 urterekin deitu zidan Oiartzunek beraiekin jokatzeko. Ez nuen bi aldiz pentsatu. Bertan gelditu naiz urte hauetan guztietan. Oiartzunekin 2015-2016 denboraldian heldu zinen Lehenengo Mailara. Aurretik Realarekin lortu zenuen maila horretan aritzea. Zer suposatu du zuretzat Lehen Mailan aritzeak? Niretzat ametsa zen Oiartzunekin Lehen Mailan jokatzea. Egia da, aurretik Realarekin aritua nintzela, baina gero urte mordoa eman ditut Oiartzunen, eta Oiartzun izan da nire familia. Beti izan da bai niretzat, baita nire lagun eta kideentzako ere amets bat, ‘zer izango zen Oiartzunekin iritsiko bagina Lehenengo Mailara?’. Lortu genuenean, beraz, amets hori bete genuen, eta kristoren subidoia izan zen, futbolean nire erronka nagusia bete izan banu bezala izan zen. Realarekin ez zenuen berdin bizi igoera? Ez, ez nuen berdin sentitu. Egia da oso gaztea nintzela eta ez nintzela agian horren kontziente, eta agian gazte zarenean ematen du sariak iritsi behar direla, iritsi behar direlako. Urteekin ohartzen zara ametsak lortzeko urte askotako lana izaten dela, eta  hori baloratzeko unea iritsi zitzaidan duela hiru urte, 30 urterekin lortu nuen Oiartzunekin igotzea, eta horrek beste perspektiba bat ematen dizu. Realarekin bere garaian iritsi ginen Lehen Mailara, baina hori gertatu behar zen, Realak igotzeko sortu zuelako taldea, hori zen helburua, eta lortu egin behar zen. Egia da ez genuela zelaian lortu igoera hori, geroago lortu genuen talde batek ezetza eman zuelako, eta orduan guri eman ziguten plaza. Igoera urardotua izan zen, nolabait. Kirola eta emakumeak. Lorpenek ez dute berdin balio emakume edo gizon taldea izan. Zein urrats egin dira eta zein lan dago egiteko? Egia da emakumeok gauzak gizonek baino mila aldiz hobeto egin behar ditugula gure lanek aitortza izateko, bistaratzeko edo publiko egiteko. Telebistan, eta komunikabideetan ateratzeko guk gauza asko egin behar ditugu, eta gauza berak eginda ere, ez da nahikoa izaten ikusgai izateko. Egia da ere, pixkanaka ari garela pausuak ematen, eta asteburu honetako Realaren emakumeen partida horren adibide da. Lehen aldia zen Anoetan jokatzen zutela eta erantzun izugarria izan du. Askotan, askoren diskurtsoa, gehienetan gizonenena, ‘zuek ez duzue berdin saltzen, nesken futbolak ez du saltzen’ izaten da. Diskurtso horri nik zera erantzungo nioke, aukera emateko.
«Festa bat izan zen Anoetakoa, emakumeentzat oso garrantzitsua» «Bide hau luzea eta nekagarria da, baina jarraitu behar dugu»
Eman jendeari aukera joateko, informatu jendea, ea erantzuten duen, asteburuan erantzun du Anoetako partidan. Askotan diskurtso horren aurrean ezkutatzen dira, baina ez dute saltzen, ez dute aukera ematen. Eman aukera, batzuetan aterako da, eta beste batzuetan ez, baina ikusten ari da aukera emanda, telebistan nesken futbola aterata erantzun oso ona izaten ari dela. Anoetan jende asko izan da, eta Espainiako Estatuko hainbat zelaietan ere jendea joaten da emakumeen futbola ikustera. Uste dut komunikabideek sustatu beharko luketela, jendea ohartzeko dagoenaz, jakiteko, eta bakoitzak erabaki dezala gero joan edo ez, ikusi edo ez. Anoeta aipatu duzu. Igandean lepo zegoen emakumeen arteko futbol partida ikusteko. Bertan izan zinen? Bai, bertan izan nintzen. Realeko lehenengo taldeko jokalari izan garenak gonbidatu gintuzten palkotik ikusteko. Izugarria izan zen, batetik taldekideak berriro ikusteko aukera izan genuelako, nik hamar-hamabi urte neraman haiek ikusi gabe; eta bestetik, partidak berak suposatu zuena, festa bat izan zen, emakumeentzako izugarri garrantzitsua. Nik txikitan amestu dut askotan horrekin, Anoetan jokatzearekin. Orain ikustea norbaitek izan duela hori bizitzeko aukera, izugarria izan da. Gaztetan, askotan, galdetzen nion nire buruari: ‘Ezingo dugu inoiz hor jokatu?’; oraingo neskek jokatu dute. Niretzat, beraz, izugarria da hori. Hasi ginen batzuk borrokan iluntasunean, eta orain beste batzuk ari dira pixka bat emakumeen futbola ikusgai bihurtzen. Neska gazteentzat horrek bultzada handia behar du beren ametsak egi bihurtu daitezkeelako, futbola bada beren ametsa. Futbolaz ari gara, baina beste kiroletan egoera errepikatu egiten da gehiago edo gutxiago, ezta? Emakumeen kirola beti dago ezkutuago. Futbolean emakumeak ari gara leku bat hartzen telebistan, adibidez. Gaur egun asteburuetan lau partida daude neskenak, eta hori ez da gertatzen beste kirolekin. Beste kirol batzuk, minoritarioak badira—  azken hori ez da nire iritzia, gizarteak egiten duen sailkapena baizik— eta gainera emakumea bazara… agur. Pixkanaka ari dira urratsak egiten, bide hau luzea eta nekeza da, kolpe bat bestearen atzetik jasotzen duzu, baina jarraitu beharra dugu. Guk ez badugu egiten, inork ez du egingo, barrutik eta kanpotik, baina guk egin behar dugu.

Oiartzun Futbol Taldeko kapitaina izan da lezoarra.

Zer eman dizu futbolak? Dena. Nire bizitza lotuta egon da hasieratik orain arte futbolarekin. 7-8 urterekin hasi nintzen eta 32 urterekin erretiratu naiz. Kirol arloan aitortu behar dut lehiatzea izugarri gustatzen zaidala, adrenalina purua da niretzat entrenatzea eta konpetitzea. Bestetik, bidean egin ditudan lagun guztiak daude. Nire lagunen  %75 kirolarekin lotuta dago, ez dut imajinatzen oraina kirolak emandako gauza guztiak gabe. Futbol sari asko jaso ditut, eta pertsonalki ere harro nago horiekin, baina bide horretan egin ditudan lagunekin gelditzen naiz, zalantzarik gabe. Eta Anne Mugarzak, zer eman dio futbolari? Egia da urte askotan aritu naizela borrokan gure taldea maila gorenera iristeko; jokatu niruen  sei-zazpi igoera fase saria jaso arte. Bide luzea izan zen, igoera fasea jokatu, ez lortu eta berriro bigarren mailan hasi. Izan ziren zazpi urte horrela, eta uste dut Oiartzuni eman diodana konstantzia izan dela. Zerbait lortzeko egin behar den lana eman diot, jo eta su aritu naiz horretan, alde batetik taldeari laguntzen eta bestetik gazteei laguntzen talde horren parte izaten. Nire lana hor kokatu nahi dut, eta hori goraipatuko nuke, konstantzia. Eta bide horretan zein izan da lan gogorena zuretzat? Lehengo urteko denboraldia izan da gogorrena. Lehenengo Mailan egon eta amets horretaz disfrutatzeko urtea izan behar zuena, sufrimendu hutsa izan zen. Futbol alorrean ez genituen emaitzak lortzen, eta bestalde, ez zegoen beste urteetan izan zen talde giroa. Kanpoko jende asko etorri zen, eta ez genuen lortu kohesio on bat. Emaitzak, ondorioz, ez ziren atera, eta korapilatzen joan zen urtea. Bukaerara iritsi ginen aukerekin Lehenengo Mailan mantentzeko, baina azkeneko esprint horretan peronea hautsi nuen, eta agur esan behar izan nion denboraldiari. Oso gogorra izan zen, operazio batetik pasa eta horrek daraman prozesu guztiarekin.
«Sari asko jaso ditut, baina bide honetan egindako lagunekin gelditzen naiz» «Bizitza honetan benetan maite duzuna egin behar duzu»
Gogoan dut ospitalean nintzela esan zidatenean peronea apurtu nuela, nik galdetu nuela ‘irabazi dugu?’; eta esan zidaten  orduantxe bertan Realak berdindu zuela. Berdin zitzaidan peronea hautsia izatea, irabazi nahi nuen. Gogorra izan zen azkeneko hiru partidatan ezin izan nuela egon taldea laguntzen, eta kanpotik ikusi behar izan nuela. Hori gutxi balitz, gainera, Bigarren Mailara jaitsi ginen. Gogorra izaten ari da agurra? Momentu honetan ez, behar nuelako. Ni irakaslea naiz, oposizioak prestatzen nabil,denbora atera nahi nuen denarentzat eta ez zegoen. Ondorioz, futbolean ez nengoen ehuneko ehunean, eta azkenean erabaki nuen liga bukatzean agur esatea. Ondo etorri zait uztea, momentu honetan nire helburuari lotzeko. Oraindik ez naiz oso kontziente. Futbolean aritu nahi duten haurrentzat mezuren bat? Nire mezua maite duten kirola egin dezatela da. Berdin da zein estereotipotan lerrokatuta dauden, dantza gustuko badute dantza egitea, berdin du generoak. Berdin du zer dagoen ongi edo gaizki ikusita kanpotik, egin behar da bizitza honetan benetan maite duzuna eta norbaitek ez badu onartzen… bejondeiola. Nire garaian ez zen horren normala neska bat futbolean ikustea. Gogoan dut, 10 urterekin joan nahi nuela futbol kolonietara  eta ezin izan nuela joan, neska nintzelako. Mugak hausten joan gara, guk batzuk hautsi ditugu, baina beste batzuk daude hausteko, eta atzetik datozenek hautsiko dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.