Ikusi Pasaia Itsas Festibaleko larunbateko argazkiak.
Ontzigintza tradizionaleko eskolak lehen ontzia uretaratu zuen atzo
Eguraldia lagun, jende uholdea bilakatu da
Pasaia Itsas Festibala. Larunbatean, milaka lagun hurbildu ziren badiara, egitarau zabaleko ekitaldietan parte hartzera, eta naturak eta barku tradizionalek eskainitako kolore festaz gozatzera.
Goiko irudian, Euskal Herriko Ontzigintza Tradizionaleko Eskolako ikasleek eraikitako lehen ontziaren uretaratzea. Irlandar baten enkarguz egin dute eta, uretaratzean, Lance Lee irakaslea omendu zuten. AEBn ur-bazterreko ontzigintzan aitzindaria izan zen, eta Euskal Herriko eskolak bere izena darama.