Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Fiskalaren akusazioak ukatu dituzte auzipetuek

Hirurek ukatu dituzte fiskalak egindako akusazioak, manifestazioan izan zirela, baina ondorengo liskarretan ez zutela parte hartu esan dute

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/05/21

Gazteen kontrako epaiketa saltzen duen kartela.

Gaur egin dute Oreretako hiru gazteen kontrako epaiketaren lehen saioa. Oreretako hiru auzipetuez gain, Beasaingo gazte bat ere epaitu dute Iruñeko gertakarien harira. Hiru oreretarrek deklaratu dute gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta fiskalaren galderei erantzun diete, baita defentsak egindakoei ere. Hirurek ukatu dituzte fiskalak egindako akusazioak, manifestazioan izan zirela, baina ondorengo liskarretan ez zutela parte hartu esan dute, eta proba gisa aurkeztutako argazkietan azaltzen diren gazteak direnik gezurtatu egin dute. Lau auzipetuek deklaratu dute gaur, eta haien ondoren atxiloketan parte hartu zuten poliziek deklaratu dute, baita atestatua egin zutenek. Perituak ere deklaratu du kalteen tasazioaren gainean. Etzi jarraituko du epaiketak. Bigarren saioa eta azkena izango du Oreretako hiru gazte eta Beasaingo baten kontrako epaiketak. Etzi, beste lekuko baten deklarazioa izango da eta ondorioen txanda helduko da. Joan den urteko martxoaren 11n atxilotu zituzten Oreretako hiru gazteak Iruñean egindako manifestazio baten ondoren izandako liskarren harira. Atxilotu eta bi egunera epaileak haiek espetxeratzeko agindua eman zuen. Zortzi hilabete egin zituzten espetxean eta azaroan gelditu ziren aske, behin behinean. Hasiera batean Nafarroako Auzitegiak hartu zuen auzia bere gain, baina “desordena publiko terroristak” akusaziopean Espainiako Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epailearen eskutan gelditu zen auzia azkenik. Fiskalak zazpi urteko espetxe zigorra eskatzen du laurentzat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.