"Desordenu publiko terroristak" egozten dizkio auzitegiak, eta fiskalak zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du guztientzat.

Hamarnaka lagun bildu ziren ostiralean gazteei babesa adierazteko.
Gaur hasi dira epaitzen Espainiako Auzitegi Nazionalean Oreretako hiru gazteak. Haiekin batera beste gazte beasaindar bat epaitzen ari dira. Laurei, “desordenu publiko terroristak” egozten dizkio auzitegiak, eta fiskalak zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du guztientzat. Azteazkenean izango dute epaiketaren bigarren eta azken eguna. ETB 1ek
epaiketaren zuzeneko irudiak eman ditu.
Ostiralean gazteei babesa adierazteko elkarretaratzera bildu ziren hamarnaka lagun Herriko plazan
Ez da terrorismoa goiburuarekin. Larunbatean berriz, agerraldia egin zuten
EH Bildu eta Errenteria Irabaziz alderdiek elkartasuna adierazteko eta epaiketaren gaineko irakurketa egiteko. Adierazpen bateratua egin zuten bi alderdiek udaletxeko arkupeetan, eta “irmoki” salatu zuten auziak duen “desproportzionaltasun juridikoa”.