Indiako emakumeek bizi duten errealitatea eta horri aurre egiteko erabiltzen dituzten tresnak ikusteko aukera izango da ostegunean.
Indiako emakumeen errealitatea hurbilduko du Kalkuta Ondoan GKGEk. Argazkia: Alboan.
Indiako emakumeek bizi duten errealitatea eta horri aurre egiteko erabiltzen dituzten tresnak ikusteko aukera izango da ostegunean (hilak 24) Merkatuzarren. Kalkuta Ondoan Gobernuz Kanpoko Garapenerako Erakundeak bi film labur emango ditu udalak antolatuta, 17:30ean hasita Indiako emakumeen egoeraren gainekoak biak,
Oceano esperanza eta
Malad, morir o no. Horien ondoren, solasaldirako txanda zabalduko dute Merkatuzarreko bilera gela handian.
Bi film laburrakFernando Verak zuzendu ditu.
Film emanaldiarekin Kulturarteko Emakumeen taldeari amaiera emango diote datorren ikasturtera arte. Udalak jakinarazi duenez, saioak irauten duen bitartean haurren zaintza zerbitzua izango da.