Bizilagunek salatu dute lapurreta; eguzki xafla zaharretako kobrea eraman dute.
Altamirako bizilagunek jakinarazi dutenez lapurreta izan da lehengo astean Altzate Auzo Elkartean. Ostiral gauean konturatu ziren auzotarrak gertatutakoarekin. Dirudienez, udal langileek elkarteko teilatuan zeuden eguzki xafla zaharrak aldatzeko lanak egin zituzten lehengo astean, eta han utzi zituzten plakak, jaso gabe.
Lapurrek horiek desmuntatu eta kobrea lapurtu dute inguruan txikizioak eraginez, terraza kristalez beteta utziz eta plaketako piezak sakabanatuta kiroldegia eta igerilekuak batzen dituen bidezidorrean.
Udaltzaingoan abistua eman arren, gaur arte ez dutela ingurua jaso salatu dute, bide batez, auzo elkarteko kideek.